- Home
- Nobedadeak
- Wonder
Wonder Mutiko miragarria
Haren aurpegiak ezberdin egiten du, baina berak haur arrunt bat besterik ez du izan nahi. Lurrera begira ibiltzen da, begirada altxatu gabe eta ileaz aurpegia estali nahian. Halere, jendeak disimuluan begiratzen dio, lagunari marmar egiten dio ondotik pasatzen direnean, eta harridurazko ukondokadak ematen dizkiote elkarri. August gutxi ateratzen da, gurasoen etxe erosoaren hormen artean igarotzen du bizitza; bere familiarekin, Daisy txakurrarekin, eta Star Warseko istorio izugarriekin.
Edonola ere, aurten dena aldatuko da, lehenengo aldiz benetako eskola batera joanen delako. Eta han bere bizitzako irakaspenik handienak jasoko ditu, ez ikasgeletan, ezta testuliburuetan ere aurkitu ezin diren horietakoak: ezbeharrean haztea, zeure burua onartzea, egun grisetan irribarre egitea, eta, azkenean, lagunduko zaituen esku bat aurkitu duzula jakitea.
Iruzkin gehigarriak
«Bizitzan behin, gutxienez, munduko biztanle guztiok jaso beharko genuke txalo zaparrada bat ikusleak zutik direla, denok menderatzen dugulako mundua». AuggieXehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin