- Home
- Nobedadeak
- Yo acuso. Pablo Neruda
Yo acuso. Pablo Neruda
Reyes Basoalto –Pablo Neruda–, bere poesia lanengatik da ezaguna batik bat. Literatura Nobel Saria jaso zuen 1971n. Europan orain artean argitaratu ez zen liburu honetan, ordea, Neruda politikoagoa aurkezten digu. Konpromisoaren ildotik Senatura iritsi zen eta baztertuenen eta ahulenen alde egiteko gogoz lan egin zuen gizonaren hitzaldiak biltzen ditu. Indar moral handiko testuak dira, herrien arteko elkartasuna hizpide dutenak, eta Txileko herriarekiko leialtasuna eta adierazten dutenak. Yo acuso hitzaldiak jarri zuen erbesterako bidean. Intelektualen isiltasunak min egiten duen garai hauetan, Nerudaren ahotsak oraindik ere dei egiten digu askatasunarekiko eta benetako justiziarekiko konpromisora, bere poesian bereiztezinak izan ziren baloreen aldeko konpromisora.
Iruzkinak 0 iruzkin