- Home
- Nobedadeak
- Zapataren koloreak
Zapataren koloreak
8 urtetik aurrera. Marcos komandanteordeak haurrentzat idatzitako ipuin ezagunenak biltzen ditu liburu honek. Kolore guztientzat lekua izanen duen mundua aldarrikatzen du, koloreen historia kontatuz, lurraren kolorekoak diren indiarren izenean. Izan ere, Askapen Nazionalerako Armada Zapatistak hitz egiten du Marcosen ahotsetik. Zapatistak zapalduen ispilu dira. Ikus ditzaten estaltzen dira, baina baita gu haien baitan ikus gaitezen ere: “hemen gaude, zuk begira gaitzazun, zu begira zaitezen, bestea gure begiradan begira dadin, hemen gaude, eta ispilua gara”. Ez dira bidea, kolorez betetako zapatak eta urratsak baizik.
10,30 €
9,78 €
Kluba
Kopurua
Iruzkinak 0 iruzkin