- Home
- Nobedadeak
- Zarandona
Zarandona
Zarandona, egilearen hitzetan Euskal Herriaren derrotak 1937an sortutako diasporari buruz, exiliotik bertatik sortutako lehen eleberria da. Zarandona liburuak, gerraostean Venezuelara ihes egindako gudari baten historia kontatzen du. Protagonista, Paulino Zarandona, berriro inoiz ikusiko ez duen Euskal Herriarekiko nostalgiaren eta bera hartu duen lurraren errealitate gordinaren artean harrapaturik gelditzen da. Egoera honek, Orinocoren inguruko estepa lehorretan baserri handi bat eraikitzea bezalako egitasmoetara bideratuko du. Poliki-poliki, Euskal Herri askatu batera itzultzeko esperantzak lausotu egiten zaizkio, Francok bere horretan dirau eta mendebaleko herriek ukatu egiten diete laguntza euskaldunei. Baina Zarandona ez da sentimentalismo esku-liburua. Bere orrialde eder eta gordinekin, eleberri hau Euskal Herriaren seme baten erresistentzia asmoei egindako omenaldi da.
Iruzkinak 0 iruzkin