Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Argitaletxea Ataramiñe

ATARAMIÑE kultur elkartea eta argitaletxea da. 2002. urtean sortu zen, euskal errepresaliatu politikoen lanak sustatu eta zabaltzeko asmoz.

Sortu zenetik, urtero, euskal preso eta iheslari politikoek egindako lanen bilduma argitaratu du.

Ataramiñe'02. Euskal errepresaliatu politikoen liberatura koadernoak izenarekin hasi zen, eta urteari dagokion zenbakiaren segidarekin argitaratzen joan dira urteko bildumak Durangoko azokan. Koaderno hauetan poemak, bertsoak, narrazioak, entseguak, marrazkiak, irudiak eta bestelako lanak argitaratu dituzte.

Bestela ere, hainbat obra labur, margo liburu bat, musika CD bat eta mahai-joko bat ere argitaratu dituzte.

Lunaren Goiztiri liburua ez da preso edo errepresaliatu batek idatzia. Joan Luis Mugertza idazle elgoibartarrak idatzi zuen, Jose Mari Sagarduiren alaba hura bisitatzera joateko bidaiaren kontakizuna da, eta Sagarduik espetxean 25 urte bete zituenean argitaratu zen, 2005. urtean.

Ataramiñe... kantuz presoen poemak hainbaten artean musikatu eta abestutakoak dira. 2007. urtean argitaratu zen.

2013ko azaroaren 28an aurkeztu zituzten Bilboko Kalderapeko kulturgunean Ataramiñe'13, Jokin Urainen Agurra eta Ohorea saiakera eta Mikel Antzaren antzerki lana.