- Home
- Argitaletxe lagunak
- Igela
Argitaletxea Igela
1988aren udazkenean tolosarrez osatutako hirukote bat bildu zen Donostiako bazter-auzo bateko taberna batean: kontua da argitaletxe bat sortzea bururatu zitzaigula.
Dirua eskas baina ausardia sobran zuen taldetxoa –Xabier Olarrak, Joseba Urteagak eta Jose Manuel Gonzalezek osatua– 1989ko apirilaren 14an –egun «sin~alia» munduan izan diren errepubliken erreinuan–, Irun~ean bildu zen, eta sozietate mugatuaren lege-figura eman zion IGELA argitaletxeari. Mugarik ez zen falta, beraz. Are gutxiago asmo eta ametsik.
Argitaletxeak Irun~eko kale Nagusian ezarri zuen egoitza. 1989ko abenduan kaleratu ziren Igela zigiluaren lehenbiziko bi liburuak, eta horrela eman zitzaien hasiera Sail beltza eta Enigma izeneko bildumei. Hurrengo urtean berean eman zitzaion hasiera Literatura izeneko sailari. Gerora beste hiru sail ireki ziren: Mintaka, Gabonetako ipuinak eta Bidelagun.IGELA argitaletxearen ezaugarri nabarmenena mundu osoko literaturako obrarik esanguratsuenetako batzuk hautatu eta haien itzulpenak argitara emateko asmoa zen. Eta hori egin dugu gehien bat gaur arteko ibilbidean: ehun eta hamabost titulu inguru euskararen ondarera ekarri. Hor aritu eta trebatu dira gaur egungo euskal itzultzaile punta-puntako batzuk.