- Home
- Argitaletxe lagunak
- Pasazaite liburuak
Argitaletxea Pasazaite liburuak
Bi urtez amets bat baizik ez zen izan argitaletxe hau, amets bat eta Donostiako tabernaren bateko paperezko zapietan zirriborratutako zenbaki batzuk.
2011 bukaera aldera, tabernako zerbitzariak aurpegi iluna jartzen hasi zitzaizkigunean, proiektuak aurrera egin behar zuela erabaki genuen eta, ezin baitzuen bestela izan, taberna bateko terrazan sortu zen Pasazaite liburuak izena ere.
Gure liburuak inportatuak dira, mendietan zehar datozkigu artzainen baten bizkar-zorroan, itsasoz arrantzontziren baten sotoan, autobidez bidesarien ordaintokiak hozkailu-barruan sarturik igarota.
Gure mugako kabinan jasotzen ditugu, eta handik igortzen dizkizuegu zuei.