Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Argitaletxea Traficantes de sueños

TRAFICANTES DE SUEÑOS produkzio eta komunikazio politikoko proiektu bat da, ekintza kolektibo eraldatzailerako erabilgarriak izan daitezkeen edukiak ekarri eta solasaldiak piztu nahi dituena. Gizarte-ekonomiako proiektu bat ere bada, hots, irabazi asmorik gabeko entitate bat, nagusirik gabea, gizarte-merkatuan eta beste motako ekonomia baten garapenean inplikatua. 

1995ean jarri zen abian, gune egonkor bat sortzeko helburuz, jendeak hausnarketarako baliabideak aurkitu ahal izateko. Eta liburua da horretarako erabiltzen dugun tresna, gizarte oso eta pertsona bakoitzaren eraldaketa lortzeko tresnatzat jotzen baitugu. Ideia hori oinarri, liburu-denda asoziatiboa eta banaketa-etxea antolatzen hasi ginen. Gero, 2000ko hamarkadan, argitaletxea, diseinu-tailerra eta Nociones Comunes izeneko gunea, ekoizteko eta nork bere burua trebatzekoa, etorri ziren.

TRAFICANTES DE SUEÑOS beste bizimodu batzuen lerro nagusiak kartografiatu nahi dituen proiektu bat da, apustu bat stricto sensu, alegia. Bere hitz propioak erabilita datozen hamarkadetako borroka-zikloa osa dezakeen  erreminta-kaxaren eraikitze teoriko eta praktikoa. TdSk Creative Commons lizentziek erabiltzen ditu argitaratzeko, kopia librea egiteko eta deskargatzeko aukera ematen dutenak. Baina “libre” eta “dohainik” ez dira sinonimoak. Liburu bat libratzeak eta sortzeak kostu ugari dakartzate. Beraz, liburuak egiten jarraitzea nahi baduzu, egin zaitez bazkide, eta lagundu.

Gure gunea ez da bakarrik liburu-dendaren egoitza, baizik eta gune elkartzailea, hiriari irekia, aurkezpen, proiekzio, bilera, tailer eta solasaldi ugari hartzeko modukoa.