Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • ARTIKULUA | Minorreko komedia · Juan Luis Agirre Lete,...

ARTIKULUA | Minorreko komedia · Juan Luis Agirre Lete, Zuerako espetxetik |

“Ez naiz gorrotoan bizi den pertsona”. Hori zioen Hans Keilsonek 2002an bere bizitzaren errepasoa egiten zuen elkarrizketa batean .

  Gazte gaztetatik nozitu zuen Keilsonek antisemitismoa. Hamasei urte zituela, Heine-ren Die schlesischen Weber [1] poemari buruz eztabaidatu nahi izan zuenean eskolakideek guztiz arbuiatu zuten, eta hurrengo bi urtetan, hain zuzen, batxilerra burutu bitartean ezein ikaskidek ez zion hitzik zuzendu.

 “Bi zaldi zamalkatzea suertatu zait“, idatzi zuen Keilsonek, “literatura eta zientzia.” 1909. urtean Bad Freienwald (Alemania) izeneko herrian jaio eta 2011. urtean Hilversum-en (Herbehereak) hil zen familia judu bateko semeak 1933.ean argitaratu zuen bere lehen idazlana Das Leben geht weiter (Bizitza aurrera doa). Autoanalitiko eta autobiografikoa den narrazio honetan, Weimarko Errepublikako garaiko langile beregain baten gainbehera ekonomikoa deskribatzen du. “Eleberria”, egileak kontatu zuen bezala, “zuzenean debekatua izateko“ jaio zen.  Fischer argitaletxeak plazaratu zuen idazle judu baten azken idazlana izan zen, Nurembergeko lege arrazistak indarrean sartu baitziren berehala.

1928 eta 1934 urte bitartean medikuntza ikasi eta diplomatu zen Berlingo Unibertsitatean. Ikasle garaian tronpeta eta biolina kafetegi eta kabaretetan joz irabazi zuen bizitzeko behar zuen dirua. Alabaina, alemaniar juduei zenbait lanbide eta kargu debekatu zitzaien: abokatu, funtzionario, irakasle, argitaratzaile, eta baita mediku lanean aritzea ere, besteak beste. Gimnasia eta igeriketa prestakuntza egin eta kirol irakasle izan zen Keilson, eskola juduetan.

Jazarpenetik ihesi 1936an Herbehereetara erbesteratu zen Gertrud Manz emaztearekin batera, non mediku aritzeaz gain, psikiatra formazioa lantzen jarraitu zuen, hain zuzen, haur eta gazteen arloan.

1940.ean nazien Herbehereen okupazioak hirugarren zaldi bat zamalkatzera behartu zuen, hots, engaiamendu politiko eta humanistarena.  Naziengandik ezkutatu eta buru egiteko klandestinitatera jo zuen eta nederlandar erresistentziarekin lan egin zuen (Vrije Groepen Amsterdam erakundearekin), mediku izanik erresistenteak artatuz eta tarteka ere sasian bizi zirenei laguntza psikologikoa emanez, haur eta helduei.

Gerra garaian idatzi zituen bere idazlan behinenaren Der Tod des Widersachers (Aurkariaren heriotza) lehenengo berrogei orrialdeak, lorategi batean lurperatuta ezkutatu zituen gerra ondoren burutu eta 1959. urtean argitara emateko. Judu gazte idealista bat bere inguruko kontraesanak gainditzen saiatzen da, aurkariarekin  maitasun-gorrotozko hartu-emana sortuz. Eleberriak arrakasta izan zuen, Time aldizkariak 1962. urteko hamar liburu onenen artean aitatu baitzuen. Ordukoa da ere, sasian ibilitako garaikoa, bere bigarren eleberria Komödie in Moll (Minorreko Komedia), nahiz eta ez zen argitaratu harik eta gerra amaitu zen arte.

 “Ez naiz heroia izan, ez nuen balentria handirik egin”, zioen apal, erresistentzian egindakoaz galdetzen ziotenean. Baina Keilsonen bizitza osoko engaiamendua denak bizirik eusteko saio bat izan zen, bizitzara iratzartzeko, eta era horretan, nazismoa suntsitzeko. Hans Keilsonek, berak, bizipozagatik soilik iraun zuen bizirik. Garai ilun haietan jaio zen beren alaba, baina oso aldi bakanetan ikusi ahal izan zuen. “Gu hirurok ez ginen 1945. urteko maiatza arte lehen aldikoz lasai elkartu eta beldurrik gabe kalera irten. Auzoko guztiak jakin bazekiten nor ginen gu eta urte guzti haietan isilik egon ziren”.

Ez zuten Hans Keilson salatu eta bizirik atera zen trantze hartatik. Ez aldiz bere gurasoak, Auschwitz-Birkenau-era deportatu eta bertan hil baitzituzten.

The New York Timesek 2010ean Minorreko komedia eleberriaren ingelesezko itzulpenari egin zion kritikarekin best seller bihurtu zen liburua. Keilsonen beste idazlan asko bezala, hainbat hizkuntzatara itzulia izan da, portugesera, ingelesera, gaztelerara, nederlanderara, italierara, suomierara, frantsesera eta norvegierara, besteak beste. Eleberri honetan, judu ez diren senar-emazte batzuk judu bat ezkutatzen dute etxean eta hirukote horren arteko elkarbizitza, solasaldiak, haserrea eta beldurra, klaustrofobia eta esperantza, elkartasuna eta saldukeria ezagutzen ditu irakurleak. Liburu honetan, Keilsonek klandestinitateko bizipenak hartzen ditu oinarri, neurri batean. Baina hizkera soil eta nolabait lehorrez, bira ia groteskoa ematen dio istorioari: apopilo ezkutua gaixotu ondoren hil egiten da, eta hilda ere, eragin handia du senar-emaztearen bizitzan. 

“Literatura gizateriaren oroimena da. Idazleak gogoratu egiten du eta irakurleak bizipen zati bat bereganatzen du. Liburuak berriro argitara daitezke, azken batean beti baitaude artxiboko aleak, aldiz, gizakiak ez”, esan zuen Keilsonek. Minorreko komediarekin Herbehereetan jazarritako juduak babestu zuen jendeari gorazarre egiten dio eta gaurko belaunaldiei gogorarazten die garai hartako Herbehereetako 130 mila juduetatik 20 mila elkartasunak salbatu zituela.

Joseph Roth, Irmgard Keun, Klaus Mann, Egon Erwin Kisch, Anna Seghers, Ernst Toller, Vicky Baum, Odon von Horvath eta beste askok osatzen dute deserrira behartua izan zen intelektualen belaunaldia. Hans Keilson izan da utzi gaituen azkena.

Hans Keilson aro bateko argi eta itzalen lekukoa.


[1] Heinrich Heine (Düsseldorf 1797-Paris 1856), poeta. Judua izanda, Die schlesischen Weber olerkian langileen egoera salatu zuen, errua nagusiei egotzi zien, Jaungoikoari, erregeari eta baita aberriari ere. Guzti horregatik traizioa izan zen ikaskideentzat.

 

 

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Erlazionatutako artikuluak

Karl Marx contra Karl Lagerfeld: ¿quién paga realmente por la moda?

2017.03.24

David Martin: “Los gitanos y gitanas vascas no son, ni han sido, nómadas, no son personas extranjeras, son vascos y vascas”

2017.04. 5