Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Badator gaurik beltzena

Gaztetxoentzako Axuri beltza bilduma geldi samar genuen azkenaldian, eta hibernazioa eten nahi izan dugu liburu berri batekin. Josu Ozaita antropologoak eta Joseba Larratxe ilustratzaileak argi eman diote azken urteetan ugaritzen ari den ekitaldi bati: Gau beltza. Antzekotasunak baditu ere, ez gara Halloween festaz ari, baizik eta Euskal Herriko hainbat herritan arbasoek zuten ohitura bihurriaz. Urriaren azkena hurbil da, eta, berarekin, gaurik beltzena: Anarik eta lagunek badute tradizioa gaurkotzeko plan bat...

Anari amorratua dago, etxean ez baita giro: Halloween ospatu nahiko luke, baina amak ezetz dio, jai arrotza dela eta ez duela baliorik sustatzen. Bere inguruan giroa txartzen denean, Anarik itsasoa du ihesbide; bertan lortzen du bakea, surfa lagun. Azkenaldian maiz itsasoratzen da. Ez du etsiko, ordea, eta eskolako lan baten ondorioz, aitonak kontatuko dio umetan haiek ere ospatzen zutela antzeko egun bat, eta kalabazak lapurtzen, apaintzen eta herriko hainbat txokotan uzten zituztela. Auzoak beldurtzeko bihurrikeria bat zen. Anarik irrikaz lotuko ditu hariak, eta lagunekin batera gaurkotuko dute arbasoen ohitura bat: Gau beltza.

(8 urtetik aurrera)

Egileak

Josu Ozaita Azpiroz (Ibarra, 1980). Taberna bateko jabe eta langile izan zen 14 urtez. Bertan arituriko azken lau urteetan, Giza antropologia gradua egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Antropologia masterra gero. Juan San Martin 2015 beka jasota, Gau Beltzaren inguruko antropologia liburua idatzi zuen Jaime Altunarekin batera: Itzalitako kalabazen berpiztea (UEU, 2018); Jose Miguel Barandiaran 2016 beka irabazita, berriz, Arabako Errioxako enokultura sarea (AFA, 2019) argitaratu zuen Edurne Urrestarazurekin. Azkenik, 2020an kaleratu ditu Sanferminetako azken erritua: Villavesaren entzierroa da (UEU) eta Piparra (Ibarrako Udala), biak ala biak azterketa antropologikoak. Gaur egun antropologo autonomo moduan ari da lanean.

Joseba Larratxe Berazadi Josevisky (Irun, 1985). Komikigilea eta ilustratzailea da. Donostian Arkitektura ikasketak egiten zituen bitartean hasi zuen bere ibilbide profesionala, prentsarako umore zintak marrazten. Gaur egun, Argia aldizkarirako ilustrazioak egiten ditu, baita beste argitalpen eta liburu batzuetarako ere. 2019ko udazkenean Joana Maiz (Harriet Ediciones) eleberri grafikoa kaleratu zuen Yurre Ugarte gidoigilearekin batera, eta Asisko Urmenetak idatzitako Basolatik berri onik ez (Ikastolen Elkartea) komiki sailaren albuma aurkeztuko du aurki. Webgunea: josebalarratxe.eus

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Erlazionatutako artikuluak

La insumisión en Navarra retratada por un fotero desobediente

2020.10. 2

Tximaokerren pikondoa | Xuhurkeriaren aurrean bihurri

2020.10.13