Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Barbarotasuna hizpide

Luis Gardek gu ez garen besteak barbaro bihurtzeaz gogoeta egin zuen duela zenbait urte Barbaroak baratzean poema-liburuan. Aspaldian, arrazaren auzia soziala dela esaten dabil, hizkuntza politiko berri batez, Houria Bouteldja ekintzaile antirrazista. Iazko udazkenean, Ibai Atutxa Euskal Herriko barbarizazio prozesuez mintzo zitzaigun Iparrorratza bildumaren 5. alean. Bistakoa denez, ikuspegi dekolonialetik barbarotasuna hizpide duten ahotsak ugaritu dira azken boladan, eta Louisa Yousfi kazetariaren manifestu honek ekarpena egiten dio auziari. Gutxiesteko asmoz sarri barbarotzat jo izan den hizkuntzan, euskaraz, argitaratu dugu orain.

«Sumatzen dut hainbeste gauza ditudala esateko non hobe baita ez nadin oso ikasia izan. Barbarotasun gisako bat gorde behar dut, barbaro iraun behar dut». Kateb Yacine aljeriar idazlearen aipu hori formula magiko modura ulertzen du Louisa Yousfi kazetari eta aktibistak: aldi berean eslogan estetiko eta alegia politikotzat. Ikuspegi horrek aukera ematen dio manifestu politiko eta literario honetan Chester Himes eta Toni Morrison idazleak, Booba eta PNL rap musikariak eta inperioari aurre egin dioten beste norbanako basatu batzuk elkarrizketan jartzeko, domestikazio mendebaldar zibilizatzailearen aurka. Mugimendu kolektibo antirrazista eta dekolonialaren baitan kokatzen baita liburuxka hau; zehazki, autorearen hitzetan: «Politikaren bidez ulertu nuen ez gaudela kondenatuak gure leku txikia lotsaz negoziatzera beste barbaro batzuen bizkar, baizik eta gure esku dagoela arbasoek hasitako duintasunaren aldeko borrokari jarraipena nola eman pentsatzea».

Mugimendu kolektibo antirrazista eta dekolonialaren baitan oihartzun handia izan duen autorea eta liburua da.

Herri-kulturaren oihartzunak dakartza, eta horrek irakurketa arinagoa egiten du, betiere teoria politikoaren baitan.

La fabrique argitaletxeak kaleratu zuen iaz Frantziako Estatuan, eta katalan eta gaztelaniazko itzulpenak bidean dira; lehenik aterako da euskaraz.

Saiakera benetan interesgarria irakurri dut: Rester barbare, Louisa Yousfirena. XXI. mendeko Frantziako deskolonizazioaren ondoriozko komunitate beltz eta arabiarren pertzepzioaren irakurketa kritiko bat egiten du autoreak, hainbat adibide erabiliz. Barbarotasunaren alde egiten du.

Yasmine Khris, Naiz.eus

Egilea

Louisa Yousfi Frantziako Estatuan bizi den arabiarra da. Kazetaritza du ofizio, prentsa idatzian zein ikus-entzunezkoetan. Rester barbare (La fabrique, 2022) da bere lehen liburua, oihartzun handia izan duena Frantziako Estatuan. Bere burua nola definituko lukeen galdetuz gero, “barbaroa!” erantzuten du.

Liburu erlazionatua

Erlazionatutako edukiak

Barbaroen mistika | Ibai Atutxa

2022.11.16

Kritika eta praktika marxisten, transfeministen eta dekolonialen pentsamoldeak bere eginez, eskuliburu honek mendez mende gure herrian eraikitako...

Una apuesta decolonial para un futuro en libertad | Floren Aoiz

2020.09.15

Siguiendo la estela de Frantz Fanon, Angela Davis o Silvia Federici y de los mejores genealogistas, Elsa Dorlin desentraña en 'La matriz de la...

20 libros para completar la mejor biblioteca decolonial

2021.07.28

El pensamiento y la acción contra el imperialismo y el calonialismo han variado a lo largo de los años. Decolonialidad, anticolonialismo,...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Crónica de la represión franquista contra el carlismo

2023.10. 3

El pueblo masacrado de la Patagonia

2023.10. 3