Eduardo Galeano, beste horien kontalaria
Eduardo Galeano hil zela bost urte badira ere, argitaletxean bat egiten dugu idazleak bizitza osoan aldarrikaturiko eta praktikaturiko ahanzturaren aurkako borrokarekin. Horregatik, idazle uruguaiarraren azken obra hau aurkeztu nahi dizuegu, Emakumeak, Mikel Vilchesek euskaratua, irakurleak ere ahaztu ez dezan. Hirugarren narrazio liburua du Txalapartak, Hitz ibiltariak (2000) eta Ispiluak (2013) kaleratu ondotik, eta irakurleek aldarriarekin bat eginez gero, ez da azkena izanen.
Eduardo Galeano desjabetuen historiaren kontalaritzat har daiteke. Oraingoan, izenburuak dioen bezala, bi aldiz ezabatutako horien ahotsa dakar, emakumeak baitira kontakizun bilduma honen muin eta bizkarrezurra. Batetik, jardun publikoa egin duten emakumeak jasotzen dira liburuan, Rosa Luxemburg, Rigoberta Menchu eta Frida Kahlo esaterako; bestetik, mundu osoko hainbat emakume ezezagunen iraultzak eta balentriak. Horrela, haietako bakoitzarekin ate bat zabaltzen digu Galeanok, emakume horien bizitzetan eta, azken batean, emakume horiek gorpuzten eta irudikatzen duten munduetan barneratzeko. Ahanztura gainditzeko konjurua egin, eta norbanakoen bitartez kolektiboaren aldarria egiten du.
Eduardo Galeano hil berritan argitaratu zen autoreak berak apailaturiko antologia hau. Bizitzari kantu egiten jarraitzen du idazle uruguaitarrak, ohi duen ahozko kontalariaren maisutasunaz, ez daitezen itzali ez haren ahotsa ez horrek dakartzan mundu horiek guztiak.
Galeano, euskaraz
Harpidetu gure newsletter-ean
Nobedadeak, deskontuak, albisteak… jasotzeko
Erlazionatutako edukiak
Memorias del calabozo: prólogo de Eduardo Galeano
2017.11.22
Barrutik kanporako leihoa: bere alabarentzat 'Espejos' euskaratu nahi zuen preso politikoaren historia
2018.04.13
¡Que viva Eduardo! • Por Gioconda Belli
2019.04.13
Iruzkinak 0 iruzkin