Eli Gallastegiren lorratza
Elias Gallastegi Uriarte, ezizenez Gudari (Bilbo, 1893-Donibane Lohizune, 1974), euskal politikari abertzale eta jeltzale independentista izan zen, eta 1936. urtearen aurreko nazionalismo erradikalaren lidergoa izan zuen. Hil zenetik 50 urte igaro diren honetan, miresmena eta bazterketa, bietatik jaso du Elias Gallastegik; nolanahi den, eztabaidaezina da bere papera abertzaletasunaren sorreran eta lehen hamarraldietako bilakaeran. Nerea Azurmendi kazetariak Gallastegiren bizitza eta ibilbidea berregin ditu liburu labur eta bizian, garaiaren kronika bat osatzearekin batera.
Abertzaletasunaren sorreraren eta bilakaeraren inguruan hitz egitean, nahitaez agertzen den izena da Elias Gallastegi Uriarte, Gudari. XX. mendeko lehen hamarkadetan munduan kokatzeko modu berri bat ekarri zuen abertzaletasunaren oinarriak jarri zituzten horien artean, ordea, gutxik eragin du hark besteko ikuspegi kontrajarririk, miresmenetik arbuioraino, bai eta iritzi-emaile berberen ahotan ere, unearen arabera. Familia nazionalistan jaioa, Gudari oso gazterik hasi zen nabarmentzen Arana Goiri anaiek sorturiko mugimenduan, nahiz eta ez zuen kargu instituzionalik nahi izan, eta alderdi barrukoetan ere gutxitan ibili. Hil zenetik 50 urte igaro diren honetan, Gallastegiren ibilbidea berregin eta iritzi askotariko horiek biltzen dira, eta orobat aletzen dira 1936.aren aurreko nazionalismo erradikalaren —non erabatekoa eta onartua den Gallastegiren lidergoa— eta iragan mendeko 50-60ko hamarkadetan ernamuintzen hasi zen ezker abertzale independentistaren arteko loturak.
Elias Gallastegi Uriarte, ezizenez Gudari (Bilbo, 1893-Donibane Lohizune, 1974), euskal politikari abertzale eta jeltzale independentista izan zen, eta 1936. urtearen aurreko nazionalismo erradikalaren lidergoa izan zuen.
Hil zenetik 50 urte igaro diren honetan, miresmena eta bazterketa, bietatik jaso du Elias Gallastegik; nolanahi den, eztabaidaezina da bere papera abertzaletasunaren sorreran eta lehen hamarraldietako bilakaeran.
Nerea Azurmendi kazetariak Gallastegiren bizitza eta ibilbidea berregin ditu liburu labur eta bizian, garaiaren kronika bat osatzearekin batera.
Egilea
Nerea Azurmendi Zabaleta (Legazpi, 1961). Kazetaria da. Deia eta El Diario Vasco egunkarietan lan egin du, eta beste zenbait hedabiderekin kolaboratu. Komunikazioaren arloan eta irakaskuntzan ibili da halaber urte askoan.
Kosta ahala kosta bere printzipioei eutsi zien Gudarirengana eta hark zabaldu zuen harira hurbiltzeko ahalegina da liburuxka hau. Zeren eta tarteka ezkutatu bazen ere, gaztetxo gogotsua eta gizonezko urtetsua lotu zituen haria ez baitzen inoiz eten.
Nerea Azurmendi
Gaiari buruzko beste liburu bat
Bilduma bereko liburuak
Erlazionatutako edukiak
Píldoras de memoria
2023.10. 4
Iñaki Egaña: «Ildo editorial berri honen bidez errelatoari ikuspegi hurbilagoa gehitu nahi diogu»
2023.10.26
Mario Salegi, la pasión del siglo XX
2018.04.17
Iruzkinak 0 iruzkin