- Home
- Nobedadeak
- Verano del 36. Memorias de un gudari
Verano del 36. Memorias de un gudari
1936ko uda heze hura ez digute gogora orduko ekaitzek eta tenperatura baxuek ekartzen, baizik eta eskuin espainolaren diskurtso fanatikoaren babesa zuten militar batzuen altxamenduak eta horrek eragin zuen gerrak, oraindik ere gure barrenetan entzuten diren oihartzunak izan zituenak. Mario Salegik, nobela honen egilea eta aste haietako gertakarien gidoiari fidela izanki, lehen pertsonan kontatzen dizkigu bera jaiotzen ikusi zuen Donostia hiriko matxinadaren xehetasunak: kaleen defentsa, borrokaldiak, hondamena eta heriotza. Eta ohikoa ez den jarrera batetik egiten du: bere kideen erdiak komunistak dira, haien ondoan izan da berriki militantea, eta beste erdiak, abertzaleak, "tribukoak" berak deitzen dituen bezala. Batzuk eta besteak, errepublikazaleak eta abertzaleak, joanen dira, gatazkarekiko konpromisoarekin batera, liburu honen orrialdeak osatzen.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin