- Home
- Nobedadeak
- Sé fuerte, Lucía
Sé fuerte, Lucía
Maitasun bikoitzaren kontakizuna da. Alde batetik, Luciak gizon batekiko sentitzen duen maitasuna dugu, eta bestetik, bion sorterri den Euskal Herriarekiko maitasuna, zeinaren patu itzaltsuak bikotearen harremana tragedia kutsuaz zipriztinduko duen. Dena ondo doakie Frankok bortizki zigortutako Asturiaseko erreboltak bukaerarik ez duen hondamendi baten hasiera iragartzen duen arte. Bi protagonistak zurrunbilo politiko batean murgilduak ikusten dute haien burua, zeinak baretzeko inongo asmorik ez duen, ezta Francoren heriotzarekin ere. Luciak ez du uko egiteko inongo intentziorik eta bere zoriontasunaren bilaketa tematiak aurrera egiten lagunduko dio; bizitzeko duen grinak aurre egingo dio heriotzaren indarraren gorakada motel bezain pairaezinari. Marie José Basurco historiaren olatu bortitzetara jaurtitzen ditu protagonistak, pertsonala eta publikoa nahastuz, zoriontasunaren bilaketa sutsua eta gertakari lazgarriaren burrunba elkarlotuz.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin