- Home
- Nobedadeak
- Gurs
Gurs El campo vasco
Dachau, Mauthausen, Auschwitz, Buchenwald, Ravensbrück... giza-zitalkeriaren oroimenean burrunbaka dabiltzan izenak dira. Historiak, literaturak, filmografiak eta agiriek gogorarazten digute naziek diseinatutako kontzentrazio eta sarraski esparru horiek. Hauetako eremu bat kokatu zen Biarnoko Gursen. Zuberoarekin mugan dagoen leku hau izan zen 1939ko neguan garaituak izan ziren milaka euskaldunen bazterketaren eszenatoki. Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean Gursek utzitako ondorioak izugarriak ziren; 60.000 pertsona pasa ziren handik, nazien unibertso errepresiboaren gune bihurtuz. Egun, hilerri batek soilik gogorarazten du 2.745 euskaldunekin hasitako tragedia hura. Gursen historia bere jatorrian gogoratzeko unea da, euskal soroetan, alegia.
Xehetasunak
Informazio gehiago
Iruzkinak 2 iruzkin
Nire aitona eta bere anaia agertzen dira liburuan, etxean ez genekien kanpo horretan egon zirenik. Eskerrak eman nahi dizkiot Josuri, benetan, eskerrik asko zure lan bikainagatik.
No tengo palabras, mi abuelo, sale, en el, como tantos, vascos, a los que no se nombra,pero que estan al final, del libro, en un listado, personalmente estoy agradecida de el reconocimiento, bueno no me alargo porque no me expreso muy bien, pero personalmente le doy infinitas gracias aquien lo escribio y la eaboracion por darme aconocer una parte de la historia que mi abuelo jamas me conto, un fuerte abrazo, Y a mi abuelo, lo tengo mas e la memoria gracias a vosotros, y le quiero, donde esta ,