- Home
- Nobedadeak
- El nacionalismo vasco en el exilio
El nacionalismo vasco en el exilio
El nacionalismo vasco en el exilio (1937-1960) Txertoa argitaletxeak kaleratu zuen lehenengoz 1977. urtean. Bilduma baten alea da (El nacionalismo vasco, Del carlismo al nacionalismo burgués, Nacionalismo vasco y clases sociales), garaiaren testuinguruaren baitan kokatu beharrekoa: ETAren sorrera eta garapenarekin bat etorriak, euskal intelektual talde zabala EAJren ideologiaren deseratze saiakeran dihardute, eta instrumentu gisa azterketa marxista darabilte. Federico Krutwigek (Vasconia) hasitako bideari jarraikiz, aranismoaren eduki klasista, erlijioso eta kontserbakorra arrotza dela salatuko dute. Hau gutxi balitz, euskal nazio askapena mugimendu unibertsalaren askapen sozialarekin bateratzeko ahaleginean, bertoko borroken eta metropoliko langileriaren nahiz kolonietako herri zapalduen mugimendu iraultzaile bikoitzaren artean zubi bila ibiliko dira. Oro har, liburu horiek irakurriak, kritikatuak eta ezagunak izan baziren, El nacionalismo vasco en el exilio aleak bereziki sortu zuen iskanbila, moteltasunean erori zen EAJk ETAri ateak ireki zizkiola azaltzeaz gainera, bi gai korapilatsu mahai gaineratu baitzituen: EAJko kideen eta Frantziako okupatzaile nazien arteko harremana batetik, eta bestetik euskal eta amerikar zerbitzu sekretuen arteko kolaborazioa. Egungo berrargitalpenak gazteenei 70. hamarkadako giro intelektualaz jabetzeko aukera eskaini eta oraindik argitu gabeko kontuak badaudela gogoraraziko digu guztioi.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin