Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Etenik gabeko haria | Nerea Azurmendi

Abertzaletasunaren sorreraren eta bilakaeraren inguruan hitz egitean, nahitaez agertzen den izena da Elias Gallastegi Uriarte, Gudari. XX. mendeko lehen hamarkadetan munduan kokatzeko modu berri bat ekarri zuen abertzaletasunaren oinarriak jarri zituzten horien artean, ordea, gutxik eragin du hark besteko ikuspegi kontrajarririk, miresmenetik arbuioraino, bai eta iritzi-emaile berberen ahotan ere, unearen arabera. Familia nazionalistan jaioa, Gudari oso gazterik hasi zen nabarmentzen Arana Goiri anaiek sorturiko mugimenduan, nahiz eta ez zuen kargu instituzionalik nahi izan, eta alderdi barrukoetan ere gutxitan ibili. Hil zenetik 50 urte igaro diren honetan, Gallastegiren ibilbidea berregin eta iritzi askotariko horiek biltzen dira, eta orobat aletzen dira 1936.aren aurreko nazionalismo erradikalaren —non erabatekoa eta onartua den Gallastegiren lidergoa— eta iragan mendeko 50-60ko hamarkadetan ernamuintzen hasi zen ezker abertzale independentistaren arteko loturak.

Data, izen edo pasarte gutxi batzuk izan ezik, lausotu eta zirrimarratua iritsi ohi zaigu iragana, batez ere urruntzen hasia dena. Ez da erraza zehaztea zenbat duen horrek ezinbestekotik, zenbat deliberatutik, zenbat utzikeria edo interes faltatik. Ahanztura-geruza horrek askoren ekarpenak estali ditu, saioak, lorpenak eta porrotak barne. Esate baterako, XX. mendeko lehen hamarkadetan munduan kokatzeko modu berria ekarri zuen abertzaletasunaren oinarriak jarri zituzten zenbaitenak. Ezinbestean batzuetan, modu deliberatuan beste zenbaitetan, utzikeria eta interes faltagatik ere bai. Hartara, ilunpean geratu dira arreta eta aintzatespena mereziko luketen asko.

Elias Gallastegi Uriarte, Gudari (Bilbo, 1892-Donibane Lohizune, 1974), ez du erabat ezabatu oroitezak. Leku nabarmena du abertzaletasunaren sorreraren eta bilakaeraren inguruko liburu, tesi eta artikulu ugaritan. Memoriaren eremuan jokatzen diren partidetan ere bai. Izan ere, Eli Gallastegiren oroitzapenari eta ekarpenei bete-betean eragin diete historiaren eta memoriaren arteko artikulazio konplexuak eragindako auziek. Artikulugintzan goitizen ugari baliatu zituen Gallastegik –Gudari ez ezik, Baltzuri, Azkasibar’tar Peli, Errementari, Javier de Urroz eta beste–, baina deitura ugaritasun horren pean izaera bakar eta irmoari eutsi zion. Paradoxikoki, Eli Gallastegi ezagutu nahi bada hari buruz esandakoen bitartez, bertsio arras desberdinak jasoko dira.

Gogoeta kontrajarri ugari eragin ditu, batez ere 1936.aren aurreko nazionalismo erradikalaren –non onartua den Gallastegiren lidergoa– eta iragan mendeko 50-60ko hamarkadetan ernamuintzen hasi zen ezker abertzale independentistaren arteko loturen inguruan. Eli Gallastegiren jaiotzaren mendeurrenean, 1992an, Txalaparta argitaletxeak  plazaratu zuen Gudari, una pasión útil liburuan, Jose Maria Lorenzo Espinosa historialariak biziki nabarmendu zuen konexio hori. Haren hitzetan, Gudariren ageriko jarduera politiko ez oso luzeak «euskal iraultzaren klasiko bihurtzen du Gallastegi, egungo belaunaldien eta 1936ra arteko historia nazionalistaren aldi aberats eta asaldatuenaren arteko katebegirik sendoenetako bat». Lorenzo Espinosaren liburua da hain zuzen Eli Gallastegiri buruzko monografiarik zabalena. Gudariren «marjinazio ofiziala» eta haren ekarpenak ezkutatu izana salatu zuen egileak liburuan bartan. Bazterketa, zioten batzuek. Manipulazioa, bestetzuek. Erdian, Eli Gallastegi, Gudariale guztiz berezia XX. mendeko Euskal Herriko politikagintzan.

Geroztik aski landua eta aipatua izan da Gallastegiren ekarpena. Ikuspegi desberdinetatik landua eta aipatua, alegia, maiz ikuspegia ikusgaiari nagusitu zaiolarik. Horren arabera goretsia, gutxietsia eta gaitzetsia izan da. Epaitua. Denetarik jaso du: miresmena, errespetua, indiferentzia, mespretxua, gorrotoa… Iritzi-emailearen bilakaera pertsonalaren araberako aburu-aldaketa deigarriak ere gertatu dira, hamarkada gutxi batzuen buruan eskala osoa korritu dutenak, miresmenetik gorrotoraino. Eli Gallastegiz aritzean osagai ideologikoak eta pertsonalak nahastu izan dira sarritan. Denboran jauzi bitxiak ere egin izan dira, protagonista aspaldi joana izan arren atzeraeraginezko judizio modukoak bultzatuz.

Nerea Azurmendi. Gudari, Eli Gallastegiren lorratza liburuaren hitzaurrearen zatia.

Gaiari buruzko beste liburu bat

Bilduma bereko liburuak

Erlazionatutako edukiak

Eli Gallastegiren lorratza

2024.01.22

Elias Gallastegi Uriarte, ezizenez Gudari (Bilbo, 1893-Donibane Lohizune, 1974), euskal politikari abertzale eta jeltzale independentista...

Píldoras de memoria

2023.10. 4

En Txalaparta hemos iniciado una nueva línea editorial enfocada en la memoria histórica, formada por libros breves y dinámicos,...

Iñaki Egaña: «Ildo editorial berri honen bidez errelatoari ikuspegi hurbilagoa gehitu nahi diogu»

2023.10.26

Memoria historikoa Txalapartaren zutabe nagusietako bat da; beti ahalegindu gara gure iraganaren gako izan diren gertaerak eta haien protagonistak...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Lenin, vigente

2024.01.31

Memoria urgente

2024.02.12