Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko VI. (H)ilbeltza beka
Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko 2022ko (H)ilbeltza bekaren deialdia egin berri dute.
Deialdi honetan itzulpena da lagunduko duguna, eta, zehazki, Fred Vargas idazle frantsesaren Debout les morts eleberriaren itzulpena. Parte hartu nahi duenak eleberriaren lagin bat itzuli beharko du; lagina mezu honen bukaeran duzue, oinarriekin batera.
Beka 6.000 eurokoa izanen da, eta bi zatitan emanen da.
Laginak 2022ko martxoaren 25a baino lehen aurkeztu beharko dira Baztango Udaleko erregistroan, eta maiatzaren 6an jakinen da bekaren irabazlearen izena.
Epaimahaiko kideak hauek izanen dira: Baztango Udalaren ordezkaria, Joseba Otondo; Txalaparta argitaletxearen ordezkaria, Garazi Arrula Ruiz; eta (H)ilbeltza elkarteak izendatutakoa, Koldo Biguri.
Aurkeztutako laginean itzulpenaren kalitatea, aberastasuna eta sorburu-testuarekiko baliokidetza baloratuko dira, baita sorburu-hizkuntzatik zuzenean itzultzea ere.
(H)ilbeltza beka | Oinarriak
Itzulgaia | Lagina
(H)ilbeltza | Orain arte argitaratutako liburuak
Erlazionatutako edukiak
Hilbeltzak baditu bi
2020.02. 3
Sotoan gordeak: ardo gorria ontzi beltzean
2020.12.29
Egungo Italiaren B aldea
2021.12.21
Iruzkinak 0 iruzkin