Gamazadak, 130 urte
Bigarren Karlistaldiaren ostean, zapuzturik geratu zen Euskal Herriak estatu burujabe bat izateko aukera, eta gerraren eta mozalaren legeak isilarazitako herri umiliatu bat zegoen. Etapa baten behin betiko itxiera eta berri baten hasieraren atari horretan, 1893an, herri matxinada bat piztu zen Nafarroa Garaian, Germán Gamazo alderdi liberaleko Ogasun ministroa Nafarroako foru-erregimena deusezten saiatu zenean. Hizkera argigarri eta zehatzaz, datuz jantzia baina narrazioaren arintasunaz, Xabier Irujo historialariak herri-errebolta haren berri ematen digu, Gamazadatik 130 urte bete direnean.
«Xabierrek oroimen kolektiboko ahalegin bat dakar, beharrezko kontakizuna, iragan ez oso urrunera garraiatuko gaituena, baina gaurkotasun osokoa, herri duintasunaren eta askatasun gogoaren adierazle: Nafarroan zabaldu zen Gamazada herri errebolta (1893-1894). Gamazadaren epelean ernaldu, umotu edo zabaldu ziren gaur egun hain ezagun zaizkigun euskal pizkundeko hainbat sinbolo eta oroitarri: Ikurriña, Gernikako Arbola ereserkia, Iruñeko Foruen monumentua, Zazpiak Bat armarria eta, geroxeago, Nafarroako armarri ofizial modernoa».
Iñaki Lopez Luzuriaga, hitzaurrean.
Gamazadatik 130 urte bete direnean, Xabier Irujo Ametzaga irakasle eta historialariak herri-errebolta haren berri ematen digu.
Hizkera argigarri eta zehatzaz, datuz jantzia baina narrazioaren arintasunaz ematen zaigu etapa baten behin betiko itxiera eta berri baten hasieraren berri; Bigarren Karlistaldiaren ostean, zapuzturik geratu zen Euskal Herriak estatu burujabe bat izateko aukera, eta gerraren eta mozalaren legeak isilarazitako herri umiliatu bat zegoen. Ongarri izan zen hura lur emankorrean.
Germán Gamazo alderdi liberaleko Ogasun Ministroa Nafarroako foru-erregimena deusezten saiatu zenean, 1983an, oraindik ere garretan den herri-matxinada bat piztu zen Nafarroa Garaian.
Egilea
Xabier Irujo Ametzaga (1967, Caracas, Venezuela). Filologian (1991), Historian (1994) eta Filosofian (1998) lizentziatu zen UNEDen. Zazpi aldiz eman zioten espediente akademiko hoberenaren saria UNEDen. Historia arloan doktoratu zen NUPen (2004) eta filosofia arloan EHUn (2011). NUPen historia arloan egin zen lehenengo doktoretza izan zen Irujorena. 1996 eta 2005 artean irakasle izan zen San Fermin Ikastolan eta 2005ean Boise State University-ko (Idaho) Euskal Ikasketen Programako zuzendari izan zen. Gaur egun, Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies zentroaren zuzendaria da, eta genozidio ikasketetako irakaslea da.
Erlazionatutako edukiak
La Gamazada • Guía contra la desmemoria | Jose Mari Esparza
2018.05.16
"Esto no es una novela; es un pueblo"
2018.09.30
Herri baten ikonografia, xehetasunez
2022.11.30
Iruzkinak 0 iruzkin