Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Hezkuntza birpentsatzeko irakurgaiak

Bell hooks idazle eta aktibistak Enseñar pensamiento crítico liburuan erakutsi zuen ikaskuntza dela pentsamendu kritikoa garatzeko eta aniztasuna, berdintasuna edo demokrazia defendatzeko lehen espazioa. Aktualitatea galtzen ez duten gaiak dira hezkuntza sistemari lotutakoak, eta egile askok teorizatu eta idatzi dute haiei buruz. Hona aukeraketa bat.

Hezkuntza, dena aldatzeko

Hezkuntza askatasun esparrutzat duen edonorentzako Enseñar pensamiento crítico liburua ezinbestekoa da. Irakaskuntzarako tresna ausartak biltzen dituen eskuliburua izateaz gain, dena aldatzen saiatzen da, baita geure burua ere. Hookek zalantzan jartzen du nola ikasi dugun orain arte, zalantzan jartzen ditu erreferenteak, eta zalantzan jartzen du, besteak beste, egile arrazistek eta sexistek idatzitako lanetatik abiatuta irakatsi ikasteko aukera ematen digun oreka konplexua.

Munduari anizatsunetik helduko dion hezkuntza bat behar dugu... Hezkuntza askatasun jardun gisa indartuko duten ezagutza ereduak sortu nahi baditugu, inoiz baino beharrezkoa da ikasle eta irakasleek uler ditzaten nazionalitatearen, arrazaren, sexuaren, klasearen eta sexualitatearen araberako ezberdinkeriak.

 

Euskal hezkuntzagintzaren erronka zahar eta berriak, aztergai

«Hezkuntza, askatasunerako aukera ala herritarrak bezatzeko estatuaren tresna». Dikotomia hori proposatu du Nora Salbotxek Askatu ala moztu liburuaren hasieran, eta euskal hezkuntzagintzaren erronkak aztertuta, hura iraultzeko beharra aldarrikatu du; euskal hezkuntza sistema publiko-komunitario euskaldun, feminista, demokratiko eta aske baten korapiloa dekolonitateetan askatzeko.

 

Esparru oro politizatu behar da, eskola-bizitza zerbaiten gainean sostengatzen baita; curriculumaren bitartez gure gorputzak, gure presentzia neutralizatzen edo naturalizatzen saiatu dira. Gure egote hutsean politizatu behar dugu dena.

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Ni casadas ni sepultadas: una historia de resistencia femenina

2022.03. 3

Hautsi da kanpaia

2022.03. 3