Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Marinelak, matxinoak, sorginak eta ilustratuak Asiron eta...

Marinelak, matxinoak, sorginak eta ilustratuak Asiron eta Martintxoren 'Euskal Herriko historia ilustratuaren' hirugarren tomoan

Gauza on guztiak bezala, luze jo du, baina hemen da Euskal Herriko Historia Ilustratuaren hirugarren liburukia, Joseba Asironen eta Martintxo Alzuetaren proiektu handi eta premiazkoa. Orain arte egindako lana bikaina izan da, baina oraingoan aurkeztu digutenak aurreko guztia gainditzen du. Baleazaleen, marinelen, konkistatzaileen, abenturazaleen urdinkarak eta kostaldeko nahiz Iparraldeko herrien nabarrak bete dituzte orain orriak, aurrekoetako “barnealdeko” Erdi Aro nafar haren tokian.

Nola gertatu zen Matalasen matxinada? Kondairek dioten bezain epiko eta arriskutsua ote zen balea-ehiza? 1808an Donostia arpilatu eta erre zutenean, nola ikusiko zen dena airetik, eta nolakoa zen bertako kale Nagusia suntsitu aurretik? Nola egin zen 1794an 4.000 lapurtarren lekualdatze behartua, Munduteguy jeneralak agindutakoa?

Nafarroako Erresuma 1521ean konkistatu ondoko urteak aztoramen eta asaldura sozial eta politiko handikoak izan ziren Euskal Herrian, gatazkaz eta gerraz beteak. Alde batean, herri xehea eta pobrea, gehienbat nekazariak, abeltzainak eta arrantzaleak, eta, beste aldean, eliteak, banatuta, Espainiako nahiz Frantziako inperioen asimilazioaren eta bi estatuen errepresio bolada bortitzen artean. Testuinguru horretan, mota guztietako pertsonaiak sortu ziren: abenturazaleak, nabigatzaile handiak eta baleazaleak, emakumezko lehen idazleak, sorginak eta belagileak, konkistatzaileak, gerrillariak edo matxinoak…

 

Ezohiko ikerketa lanaren emaitza, hitzek ilustrazioei bidea ematen diete obra honetan, irudietan bilduz estreinekoz Euskal Herriko gertaera historiko garrantzitsuenak eta gure historiaren egiazko protagonistei aurpegia jarriz. Iraganeko giza paisaiak gure etorkizunerako berreskuratzeko zeregin ohoragarrian urrats sendoa.

Harpidetu gure newsletter-ean

Nobedadeak, deskontuak, albisteak… jasotzeko

Historia liburu bat da hau, liburu zientifiko bat, benetako gertaera eta datuetan oinarrituta. Erraz irakurri eta ikustekoa, ordea.

Joseba Asiron

Egileak

Joseba Asiron Saez (Iruñea, 1962). Artearen historian lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean. Nafarroako Unibertsitatean egin zuen doktoretza, Nafarroako Erdi Aroko dorretxeei buruzko tesi batekin. Hainbat lan kaleratu ditu bakarrik edo elkarlanean, besteak beste, Nafarroa, amets urratua (Elkar, 2012) komikia, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (Txalaparta, 2013) eta Euskal Herriko historia ilustratua (Txalaparta, 2014) Martintxo Altzuetarekin batera eta Agur, Iruñea (Txalaparta, 2014). Nafarroa Bizirik eta Nabarralde elkarteetako kide da, eta zenbait egunkaritan artikuluak idatzi eta zutabegilea izan da, hala nola, «Adiós Pamplona» atala Diario de Noticias kazetan. 2015eko ekainetik aurrera Iruñeko alkatea da.  

Martin Alzueta ‘Martintxo’ (Iruñea, 1972). Hainbat komunikabidetan kaleratu ditu bereizgarri bihurtutako olio-pinturak, hala nola, Nabarra eta La Voz de la Merindad aldizkarietan eta Berrian eta Egunkarian. Horietan guztietan kritika sozial eta politikoa eta umore grafikoa landu ditu, batetik bestera saltoka. 2008an Joseba Asiron ezagutu zuen, eta elkarrekin Amaiurko gaztelua berreraiki zuten marrazki bidez, eta Amayur. Los últimos navarros (Txalaparta, 2008) liburuan argitaratu. Lau urte geroago, bi lagunen eskutik iritsi zitzaigun Nafarroa, amets urratua (Elkar, 2012) komikia eta horren gaztelaniazko bertsioa, eta 2013an, berriz, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (Txalaparta).  

 

Erlazionatutako edukiak

Horrela egiten da 'Euskal Herriko historia ilustratua'

2018.12.12

Joseba Asironen eta Martintxo Alzuetaren lehen lanak ikustean, ‘Euskal Herriko historia ilustratua’ obraren hastapenekoak, txundituta gelditu ginen...

Gure historiaren irudiak: Xabier Mina, Nafarroako eta mexikar independentziaren heroia

2019.01. 1

Euskal Herriko historia ilustratuaren hirugarren liburukian, Joseba Asironek eta Martintxo Alzuetak Nafarroako Erresuma 1521ean konkistatu ondoko...

Inkisizioa eta sorgin ehiza 'Euskal Herriko historia ilustratua'-ren hirugarren liburukian

2019.01. 8

Nafarroako Erresuma 1521ean konkistatu ondoko urteak aztoramen eta asaldura sozial eta politiko handikoak izan ziren Euskal Herrian, gatazkaz eta...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

ZAD: askatasunaren eremua | Iñaki Etxeleku

2018.11.26

Kakari buruz dakidan guztia | TXO! haur bilduma

2018.11.28