Lehenengo izakiak, fosilak eta hamaika altxor
“Ezagutzen ditugun historien artean, bat bera ere ez da lurrarena bezain luzea.” Eta historia horixe dakar liburu eder honek, milioika urtetan sortu eta desagertu diren paisaia eta bizi forma ugarietan murgiltzen baikaitu. Horrela, fosilek, meteoritoek eta onddo erraldoizko basoek gainezka egiten dute gazte zein heldu liluratzeko moduko ilustrazio koloretsuen bitartez. Gure esku ere badagoelako etorkizunean zer paisaia izango ditugun erabakitzea!
Zatoz gure planetako paisaia galduetan bidaiatzera.
-
Azal gogorra, 16 orri-gardenki eta 8 hegal altxagarri
-
2021eko Bolognako jaialdian aipamen berezia ez-fikziozko liburu onenari eta Nafarroako Liburu-denden 2020ko liburu ilustratu onenari saria.
-
Bartzelonako Natur Zientzien Museoarekin lankidetzan egina.
-
Katalanez eta gaztelaniaz argitaratu ondoren, polonieraz, ingelesez, alemanez eta italieraz ere aterako da euskarazko honekin batera.
Egilea:
Aina Bestard (Mallorca, 1981)
Ilustratzaile eta diseinatzailea da. Umetan, aitonak marrazten irakatsi zion, zale amorratua baitzen. Aita antropologoa eta ama artista du, eta, Ainak egindako liburuak ikusita, esan daiteke guztiengandik jaso duela zerbait. Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen, eta horri loturiko lanetan jardun den arren, gaur egun haur eta gazteentzako liburuak egiteaz bizi da; hamaika hizkuntzatan argitaratu dira eta hainbat sari jaso ditu horiengatik.
Beste liburu batzuk
Harpidetu gure newsletter-ean
Nobedadeak, deskontuak, albisteak… jasotzeko
Iruzkinak 0 iruzkin