Massimo Carlottoren 'Arrivederci amore, ciao' eleberria itzultzeko beka abian jarri du (H)ilbeltzak
Parte hartu nahi duenak idazle italiarraren eleberriaren lagin bat itzuli beharko du. Lanak 2020ko martxoaren 6a baino lehen aurkeztu beharko dira Baztango Udaleko erregistroan.
Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko, 2020ko (H)ilbeltza beka jarri dute martxan aurten ere. Deialdi honetan itzulpena da lagunduko dutena eta zehazki Massimo Carlotto idazle italiarraren Arrivederci amore, ciao eleberriarena. Parte hartu nahi duenak Carlottoren eleberriaren lagin bat itzuli beharko du. Testua Ilbeltza.eus eta baztan.eus webguneetan egongo da eskuragarri.
Laginak 2020ko martxoaren 6a baino lehen aurkeztu beharko dira Baztango Udaleko erregistroan eta ekainaren 5ean jakingo da bekaren irabazlearen izena.
Epaimahaiko kideak hauek izago dira: Baztango Udalaren ordezkaria, Joseba Otondo; Txalaparta argitaletxearen ordezkaria, Garazi Arrula; eta (H)ilbeltza elkarteak izendatutakoa, Josu Barambones. Beka 6.000 eurokoa izango da eta bi zatitan banatuko da.
Aurkeztutako itzulpenean kalitatea, aberastasuna eta sorburu-testuarekiko baliokidetza baloratuko dira, baita sorburu-hizkuntzatik zuzenean itzultzea ere.
(H)Ilbeltza elkarteak sustaturiko eta Baztango Udalak eta Txalaparta argitaletxeak babesturiko beka honek urte batean sorkuntza eta hurrengoan itzulpengintza saritzen ditu.
Oinarriak hemen.
(H)ilbeltza | Orain arte argitaratutako liburuak
Harpidetu gure newsletter-ean
Nobedadeak, deskontuak, albisteak… jasotzeko
Erlazionatutako edukiak
Patricia Highshmithen 'The Blunderer' eleberria itzultzeko beka abian jarri du (H)ilbeltzak
2018.03.28
'Kezko bola batek itoak birikak': Baztanetik mundura, beltzez eta euskaraz
2019.01.15
Miren Gorrotxategik irabazi du 2019ko (H)ilbeltza beka 'Vianako bihotza' egitasmoarekin
2019.06.28
Iruzkinak 0 iruzkin