Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Militanteak, atxikiak, laguntzaileak • ETAren historia...

Militanteak, atxikiak, laguntzaileak • ETAren historia laburra | Iñaki Egaña

Zenbat militante izan ditu ETAk? Zenbat gizon eta zenbat emakume? Herri ala hiri-girokoak ziren? Gazteak ala adinekoak? Euskal Herritik kanpo jaiotakoak ere baziren? Nolakoa izaten zen ETAn sartzeko prozesua? Ze arauak bete behar zituzten klandestinitatean? ETAren historia laburra liburuan Iñaki Egañak ikuspegi berritzaile bat eskaintzen digu erakundearen alderdi ezberdinak banaka aztertuta. Atal honetan, militantziaren ezaugarrietan sakontzen du.

Erakunde klandestino batek zenbat militante dituen kalkulatzea zaila da zinez. Angel Amigo zine-ekoizle eta ETAko militante ohiak zifra bat eman zuen Memorias de un conspirador [Konspiratzaile baten memoriak] dokumentalean (2012): 14.000 gizon-emakumek militatu dute ETAn, modu batera edo bestera. Ez dugu beste daturik. Hasieran, militante eta atxikiak ziren; gero, militante eta laguntzaileak, eta, azken aldera, batzuen eta besteen zigor-kodeak parekatu zituztenez geroztik, ETAko gizon-emakumeen kolektiboko kideak. 1960tik 2010era bitartean, 21.000 pertsona atxilotu zituzten, lege antiterroristen babespean. Haietariko asko ez ziren ETAko edo beste erakunde armatu batzuetako kideak ere, baina gutxi gorabeherako ideia bat izateko balio lezake zifra horrek. Urte haietan, euskal erakunde armatuekin loturiko 3.000 gizon-emakumek erbestera jo zuten.

Espainiako Barne Ministerioak 2017an emandako datuen arabera, ETAk 3.500 militante izan ditu bere historia osoan (frankismoan iturri polizialik ez zegoela argudiatzen du), gehi beste ehun militante klandestino eta sekula identifikatu ez den militante kopuru zehaztugabe bat. Alabaina, Barne Ministerioak esan arren frankismoko daturik ez dagoela, garai hartaz eginiko lan batzuetan ondorioztatu da ETAk 600 militante izan zituela 1966tik 1970era bitartean.

ETAko militanteen jatorriaz denaz bezainbatean, analista politikoek eta are Espainiako zerbitzu antiiraultzaileek maiz aztertu dute gai hori. Hasieran, herri-giroan erroturiko eta euskal izaera historiko –hizkuntza barne– sendoko erakundetzat hartzen zen. ETAkide atxilotuen datuak azterturik, baina, laster ikusi zuten mito faltsua zela hura. Hain zuzen, ETAren ezaugarrietako bat izan da hiri-giroko militanteek osatu dutela erakundea, euskal gizartearen ispilu gisa. Areago, gizartea hiritartu den heinean ere, ETA bera ere hiritarrago bihurtu da.

Nolanahi ere, ETAk jatorri askoko militanteak izan ditu, izan kideak, izan laguntzaileak: agerikoa denez, milaka euskal herritarrek militatu dute etan atxiki gisa, baina halaber ehunka frantziar eta bretoi atxilotu dituzte erakundearen egiturako kide izateagatik, baita katalanak (haietariko bat, Joan Carles Monteagudo, Guardia Zibilarekiko enfrentamendu batean hil zen), galiziarrak (Moncho Reboiras, UPGko militantea ere bazena, hilik suertatu zen), espainiarrak, txiletarrak, argentinarrak, alemaniarrak, belgikarrak eta magrebtarrak ere, besteak beste.

Bestalde, emakumeek gizartean duten garrantzia aitortu eta sustatu ahala, gero eta emakume gehiago inguratu ziren etara. Hala, 1960ko hamarkadan ETAra sartu ziren lehen emakumeak erakundearen sortzaileen neska-lagunak ziren, sortzaileak gizonezkoak baitziren denak ere. Joera hura, ordea, azkar aldatu zen; gainerako erakunde politikoetan baino azkarrago, segur aski. Izan ere, erakundearen azpiegiturak berak horretarako bidea ematen zuen, aparatutan antolatuta zegoen heinean. Hizkuntzan ere islatu zen aldaketa. 1967ko Aberri Egunean, ETAk lehen aldiz bereizi zituen generoak jendaurrean: «Borroka-egun bat, aberri aske batean aske izan nahi duten euskal gizon eta emakumeen manifestazio-egun bat». 1988an, ETAk zera adierazi zuen beste komunikatu batean: «Askapen-mugimendua ez da izango bete-betekoa emakumeak gizarte patriarkal honetan sufritzen duten jazarpenaren aurka egiten ez bada».

Nolanahi ere, ETAren II. Biltzarrean, 1963ko martxoan, bi emakumek parte hartu zuten, Gasteizkoa bata eta Bakiokoa bestea. Bestalde, Kontxi Amiano eta Begoña Perurena izan ziren ETAn militatzeagatik kondenaturiko lehen bi emakumeak: 1964. urtearen bukaera aldera atera ziren espetxetik. ETAren ekintza batean hildako lehen emakumea, berriz, Ixabel Barriola izan zen, 1973ko maiatzean: banketxe batean lapurreta egin berria zuten bi komandotako kideen bila joatean hil zen. Urte hartan bertan, ETAko emakume presoen talde batek gose-greba egin zuen Alcala de Henareseko eta Segoviako kartzeletan, emakume izateagatik jasan behar zituzten baldintzen aurka ahotsa altxatzeko. Handik bi urtera, 1975ean, Guardia Zibilak Blanca Salegi eta haren bikotekide Iñaki Garai hil zituen; hilketa hartan, ETAko beste militante bat ere hil zuen Guardia Zibilak, bikotearen etxean baitzegoen. Guardia Zibilaren segada batean hil zen lehen emakume ETAkidea Bakartxo Arzelus izan zen, 1986ko urtarrilean. Rosa Diez Iraultzako militantea 1991n hil zen, einen bulego baten aurka prestatzen ari zen bonba lehertuta. Marisol Mujika ere hil zen ordukoan.

2007an, Carrie Hamilton estatubatuarrak lan mardul bat argitaratu zuen emakumeei eta ETAri buruz: Women in ETA [Emakumeak ETAn]. Interpretazio, kontakizun eta elkarrizketez gainera, zenbait estatistika bildu zituen emakumeak etan izandako presentziari buruz, eta, besteak beste, zenbait aldi nabarmendu zituen militantziaren eta lanbidearen arabera. Esate baterako, 1970era bitartean, ETAko emakumeen % 22 irakasleak ziren. 1975eko azaroan, ETAko presoen % 10 emakumeak ziren; 2002ko otsailean, berriz, % 12. 1976tik 1982ra bitartean, ETAko emakumeen % 12k ekintza armatuetan parte hartu zuen. Adinari dagokionez, beste estatistika azpimarragarri batean ageri da adin bertsukoak izan direla gizon zein emakumeak: garaiaren araberako aldeak alde, emakumeak batez beste hiru edo lau urte gazteagoak izan dira gizonak baino.

Espainiako Gobernuaren aldeko hedabideetan, behin baino gehiagotan argitaratu dira artikuluak emakume militanteon ezaugarriez eta izaeraz. Tratu txarren eta torturen salaketetan, generoa gehigarri bat izan da beti. 1999an, Nekane Txapartegi iheslaria atxilotu zuten, Suitzan, ETAkide izatea leporatuta, eta, 2016an, salatu zuen poliziek zaintzapeko egonaldian bortxatu zutela; salaketa bihotz-erdiragarria, inondik ere. OMCTk (Torturaren Aurkako Mundu Erakundea) Suitzako Gobernuari eskatu zion ez aintzat hartzeko Espainiak Txapartegi estraditatzeko eginiko eskaera; alegia, egiazkotzat jo zuen haren salaketa. Beste garai batzuetan atxiloturiko beste emakume ETAkide batzuek ere antzeko salaketak egin zituzten. Hala eta guztiz ere, 2017ko martxoaren bukaeran, Suitzako Justizia Bulego Federalak Txapartegi estraditatzeko baimena eman zuen; helegitea aurkeztu zuten haren aurka.

1982an, Andres Cassinello jeneralak txosten bat aurkeztu zuen Espainiako Kongresuan: ETA y el problema vasco [ETA eta euskal auzia], ETAko kideen jatorriari buruzko azterketa xehe bat. Lan polizial haren arabera, 1966tik 1970era bitartean ETAk 102 kide liberatu izan zituen, 93 gizon eta bederatzi emakume.

1968an, Robert Clark estatubatuarrak ere ETAri eta haren inguruneari buruz ikertu zuen, eta erakunde armatua sortu zenetik Meliton Manzanas hil arterainoko militante kopurua zehaztu. Haren arabera, erakundeak 50-60 militante zituen 1958an, hau da, sortu zenean; 1960an, 300 militante zituen, eta kopuru horri eutsi zion II. Biltzarrera bitartean behintzat, hiru urte geroago; 1966an, V. Biltzarraren lehen zatian, 300-450 militante ziren; handik aurrera, kopuruak gora egin zuen, 600 militante inguru aritu baitziren erakundearen lau fronteetan.

1969an Branka aldizkarian argitaraturiko ikerketa batean, ETAko militante atxilotuen prototipoa hau zen: soldatapeko langilea, Bizkaian jaioa. Izan ere, komisarietatik pasaturiko militanteen % 83 langileak ziren; haietatik % 9 emakumeak ziren, eta, Le Monde Parisko egunkariaren ikerketa baten arabera, kopuru hori % 22ra igoa zen 20 urte geroago. Avant Frantziako aldizkarian argitaratu zutenez, 1958tik 1970era bitartean ETAren 5.000 militante edo jarraitzaile izan ziren komisarietan.

Bestalde, Espainiako Barne Ministerioarekin loturiko sektore batzuek ere aipatu izan dute zenbat militante ote zeuzkan ETAk, jatorriaren, klase sozialaren, generoaren eta abarren arabera sailkaturik. Halako datuak kartzelan egondako ETAko militanteen ezaugarrietatik ondorioztatu izan dituzte betiere, kartzeletako fitxetan oinarriturik; funtsean, datuok bat datoz ETAk behiala emandakoekin eta ingurune soziologikoak aztertu dituzten ikertzaileenekin. Beste mito ezagun batek zioen ETA ikasle-erakunde baten antzeko zerbait zela; datuek, baina, erakutsi dute militanteen % 10 baizik ez zirela ikasleak, garai guztietan. Langabe askorik ere ez da izan; zehazki, % 15, euskal gizarteko langabeen datuen azpitik.

Halako erakundeetan izan ohi den bezala, ETAko liberatuek dedikazio esklusiboa zeukaten erakundean. 1961ean, ETAk bulego klandestino bat ireki zuen, Donostiako San Bartolome kalean, eta erakundeko lehen liberatua aritu zen han, Julio Otxoa. Handik hurbil, erakundeak bazeukan postontzi bat, Easo plazako 4. zenbakian; Rafa Albisuk han uzten zuen Ipar Euskal Herritik iristen zen dokumentazio eta propaganda guztia, eta Iñaki Larramendik jaso eta banatzen zuen gero. Urte hartan, sarekada handi bat izan zen erakundearen aurka; orduan, ETAk, bulegoa itxi, eta egoitza bat ireki zuen Biarritzen, Paul Delourede kalean. 1962tik 1964ra bitartean iraun zuen, eta, handik aurrera, erakundeak ez zuen izan inongo egoitza eta lokal publikorik. Hau da, azpiegitura osoa klandestinitatera iragan zen. 1966an, zuzendaritzako kide batek kexa bat agertu zuen barne-ohar baten bidez; hark zioenez, fronte militarrean ez zegoen liberaturik, beste hiruretan banaturik baitzeuden denak, eta, gainera, «eskola-maisuak baino gosetuago» zeuden. 2012an, Frantziako polizia-peritu batek zera adierazi zuen Parisko epaiketa batean: «ETAko militanteen soldatak bizirik irauteko baizik ez du ematen».

Erakunde klandestino bat zen heinean, ETAk ere klandestinitateari eusteko eskatu izan die bere militanteei. Zehazki, 1975eko segurtasun-arau batzuetan irakur daiteke militanteek ezin esan zutela inondik ere erakundeko militanteak zirenik. Nolanahi ere, erakundearen izenik ez da aipatzen arau horietan; haren ordez, H aipatzen da. Beste batzuetan, berriz, Y. Hasieran, JOC ere bai. Hizkera arruntean, erakunde eta enpresa erabili izan da ETAz aritzeko.

1974an frontekako egitura desegin zen arte, ETAko militante izatea ez zen erakunde armatu bateko kidea izatea, baizik eta besteren artean indarkeria politikoa ere baliatzen zuen erakunde bateko kidea izatea. Gainerako fronteetan –fronte kulturalean batik bat–, gaur egun legezkotzat jotzen diren jarduerak egiten zituzten. Ondorioz, 1974ra bitartean, aipagarria da militanteen zeharkakotasuna eta heterogeneotasuna. Gainera, militante guztiek esplizituki babesten zituzten erakundearen metodoak.

Euskal gizartearen testuinguru politiko eta sozialaren arabera, zenbait aldi bereiz daitezke militanteak ETAn sartzeko prozesuetan. Hasieran, erakundearen egitura itxia izan zen, eta, norbaitek bere borondatez sartu nahi bazuen erakundean, halako probaldi bat pasatu behar izaten zuen, enpresetan bezala, eta prestakuntza-aldi bat bete. 1968tik aurrera, Meliton Manzanas komisario frankista hiltzearekin, klandestinitatea zorroztu behar izan zuten, eta, horren ondorioz, erakundean sartzeko prozesua laburtu, harik eta militantzia aurreko aldia ia desagertu zen arte, XXI. mendearen hasieran.

1968ra bitartean, etengabe sartu ziren militante berriak; ez askorik ere, dena den. Hasieran, sortzaileek eutsi zioten erakundeari; gero, 1960ko hamarkadaren erdialdean, aktibismoarekin loturiko arrazoiak tarteko, beste militante batzuk sartu ziren egituraren oinarrian, harik eta 1969an zuzendaritza osoa erori zen arte. Gero, 1970ean, EGIko disidente multzo handi samar bat sartu zen (EGI Batasuna zeritzon taldeari); 200 gazte, zehazki. Beraz, poliziak suntsitu eta militante trotskistek bazterturiko erakundea arnasberritu zuten.

Berriz ere, talde txiki baten aktibismoak gazte gehiago erakarri zituen ETAra, Eustakio Mendizabalek gidaturik, zeina 1973an hil baitzen, Poliziaren segada batean. Gazte haiek, EGI Batasunakoekin batera, erakundearen zutabea osatu zuten hurrengo urteetan. Miliak eta polimiliak bananduz geroztik, miliek egitura txiki itxi bat osatu zuten. Polimilien egitura, aldiz, aise zabaldu zen beren estrategia politikotik sorturiko erakundeei esker, hala nola IASE (Ikasle Abertzale Sozialisten Erakundea) ikasle taldea eta EGAM (Euskadiko Gazteria Abertzalearen Mugimendua) gazte erakundea, ETAn militatzeko prest agertu baitziren guztiak ere.

Franco hil eta Trantsizioa hasiz geroztik, ikaragarri hazi zen militanteen kopurua; ETApm-n, gainera, arazo bilakatu zen hori, eta halako itxaron-zerrenda bat sortu zuten. Nolanahi ere, hazkuntza hura zertxobait mantsotu zen 1977ko uda aldera, presoak kartzelatik atera eta ehunka iheslari itzuli baitziren Espainiako Gobernu berriaren amnistia-dekretuari esker. 1977ko abenduaren 9an atera zen azken presoa, Fran Aldarondo ondarroarra, eta, 1978ko urtarrilaren 11n, Trantsizio aldiko lehen presoak atzeman zituzten, Iruñean, ETAkide izatea leporatuta. 33 egun haietan, beraz, ETAko militante bakar bat ere ez zegoen kartzelan; ETAren historian sekula ez da berriz gertatu halakorik.

ETApm-n, tirabirak sortzen hasiak ziren, eta, 1978an, ETAm-ra sartu ziren haietariko asko; beraz, kopuru aldetik orekatu samarrik geratu ziren bi erakundeak, nahiz eta denborarekin ETAm-k hartu zuen indarra, are erreferentzia hegemoniko bilakatzeraino ere. Nolanahi ere, orduko hartan ere, ETAko militante edo kide izateak komando -edo aparatu- egiturako partaide izatea zekarren, hasi aparatu logistikotik eta nazioarteko harremanetaraino. Militante haiek hurbileko jendea ziren, bai fisikoki hurbil zeudelako, bai helburuetan berekin bat egiten zutelako, eta liberatu eta iheslarien bitartez sartzen ziren erakundean, edo, besterik gabe, beste pertsona baten bidez edo gutun bidez hitzordua eginda.

1980ko hamarkadaren hasieran, ETA inoizko aktiboen egon zen; gero, errepresio latza etorri zen, eta hori faktore erabakigarria izan zen erakunde armatuak sekula baino militante gehiago izateari begira. Gainera, herritarren kanpaina batzuetan ere ekintza armatuak gauzatu ziren, eta horrek militante gehiago erakarri zituen ETAra; bereziki aipagarriak dira amnistiaren aldeko eta Lemoizko zentral nuklearraren aurkako ekintzak. Hona galdera erretoriko bat: garairik aktiboena izan zen militante kopurua handia zelako, ala gazte asko eta asko sartu zelako handitu zen ekintza armatuen kopurua?

Izan ere, militante gehienak oso gazteak ziren, batez ere frankismoaren garaian sarturikoak. Esate baterako, Txabi Etxebarrieta militante karismatikoa, hamarkadatan iraun zuen corpus ideologiko baten buru intelektuala, 23 urte besterik ez zuela hil zuten, polizia-segada batean. Jon Ugutz Goikoetxea, indarkeriaz hildako ETAko bigarren militantea, 22 urte zituela hil zen, muga klandestinitatean gurutzatzen ari zela. Jon Pagazaurtundua 19 urte zituela hil zen, eskuartean zuen bonba lehertuta. Iñaki Iparragirrek 18 urte zituen Guardia Zibiletik iheska joaki metrailatu zutenean. Eustakio Mendizabalek, 1970eko aktibismo berrituaren bultzatzaile nagusiak, beteranoa balitz bezala hartu zuen fronte militarraren zuzendaritza bere gain, 26 urte besterik ez zuen arren. Nikolas Mendizabal 29 urte zituela hil zuten, polizia-segada batean, 1977an, Itsason (Gipuzkoa); beraren kideek Zaharra ezizenez ezagutzen zuten.

1987ra bitartean, belaunaldi hura izan zen erakundearen muina, harik eta mugaren bi aldeetan sarekada handi bat egin eta 200 gizon-emakume baino gehiago atxilotu zituzten arte, modu batera edo bestera ETArekin lotuak denak ere. Handik aurrera, nahiz eta militante aktiboek gero eta denbora gutxiago irauten zuten militante gisa, adinaren batezbestekoa igo egin zen, aurreko hamarkadarekin alderatuta. Iñaxi Zeberio 35 urte zituela hil zuten, Ertzaintzaren segada batean, Gernikan. Jose Migel Bustinzak 38 urte zituen Guardia Zibilaren segada batean hil zutenean. Juan Jose Etxabe, ETAko militante historikoa lehen hamabost urteetan, 58 urte zituela atxilotu zuten, 1996an; kartzelatik atera, eta handik gutxira hil zen, osasun-arazo larriak baitzituen.

Zigor-kodeak aldatu zituztenean, ETAn ere militantearen kontzeptua birdefinitu zuten. Kode-aldaketa haien ondorioz, erakundearen jarraitzaile askok, barne-egituran egon gabe ere, kartzela-zigor gogorrak bete behar izan zituzten, zergatik eta ETAkideren bati beren autoa edo etxea uzteagatik. Frantziako estatuan ere, ETAren helburu eta metodoekin bat ez zetozen baina haiekiko elkartasunez jokatu zuten hainbat lagun ere kartzelan sartu zituzten, zergatik eta iheslariak etxean hartzeagatik. Frantziako Poliziak datu-base bat antolatu zuen, ustez euskal iheslariak hartzen zituzten etxebizitzak biltzeko. Datubase hartan, orotariko talde politikoetako kideak zeuden: talde ekologistak, internazionalistak, GKEak, Eliza aurrerakoiarekin loturikoak, etab. Garai hartan, lege-aldaketekin batera, laguntzaileak atxiki gisa sartu ziren ETAn.

1990eko hamarkadaren erdialdean, kale-borrokak eta enpresen, bankuen, alderdi politikoen eta sindikatuen aurkako sabotajeek indarra hartu zuten; zigorrak ere gogortu egin zituzten, eta, horren guztiaren eraginez, dozenaka lagun sartu ziren ETAn, klandestinoki. Kale-borrokari dagokionez, lehenago ere azaleratua zen, 1960tik hasita, zenbait herri -eta langile- borrokatan. Nolanahi ere, Espainiako estatuan legea aldatu zutenean halako sabotajeak saihesteko (5.000tik gora, 10 urtean), 15 urtetik gorako kartzela-zigorrera ere kondenatu zituzten halako ekintzetan parte hartu zutenak. Orduan, kale-borroka klandestinoan arituriko gazte batzuk ETAn sartu ziren. Hala ere, aurrerago, militanteak atxikitzeko eta erakundean sartzeko betiko metodoetara itzuli ziren; alegia, liberatuen bitartez edo gutun bidez hitzorduak eginda.

Borroka armatuari eta haren baliagarritasun politikoari buruzko hausnarketa estrategikoen eraginez, ETAko militanteen kopurua ez aurrera ez atzera geratu zen. 2008tik aurrera, ez zen militante gehiagorik sartu; 2011n, erakundeko aparatuak birdefinitzen hasi, haietariko gehienak desegin eta indarkeria tresna politiko gisa erabiltzeari uko egiten ziotela iragartzearekin, atea erabat itxi zitzaion militante berriak sartzeari, 1958tik lehenbizikoz.

Harpidetu gure newsletter-ean

Nobedadeak, deskontuak, albisteak… jasotzeko

Erlazionatutako edukiak

15 libros para comprender la historia (y el final) de ETA

2018.09. 5

Hacia la mitad del siglo XX, un grupo de estudiantes decidió cortar lazos con el nacionalismo histórico cuya cabeza visible era el PNV, deprimido y...

La última entrevista con la dirección de ETA

2019.04.25

ETA dio por terminado su recorrido, pero, antes de anunciar su disolución, ofrecía una entrevista a Iñaki Soto, director de GARA, que contó con la...

Honela saiatu zen sabotatzen Manuel Valls ETAren armagabetze prozesua

2019.05. 3

Ciudadanos alderdiak Bartzelonako alkatetzarako aurkeztu duen hautagaiak, Manuel Vallsek, garrantzi handiko karguak izan zituen François Hollande...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Arbeloa, Del Burgo y Aizpún: biografías del navarrerismo

2018.09.26

Iruñea dedicará una plaza a Xavier Mina, héroe de la independencia de México

2018.09.28