Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Miren Gorrotxategi: “Genero beltzak kontatu nahi...

Miren Gorrotxategi: “Genero beltzak kontatu nahi ditudanak azaltzeko markoa ematen dit”

Itzulpengintzan lizentziaduna eta Turismoan diplomatua da, eta azken urteotan euskara irakaslea da Bigarren Hezkuntzan. 33 ezkil (Elkar) eleberria argitaratu zuen 2016an Augustin Zubikarai beka jaso ostean, eta eleberri horretan oinarrituriko Hil Kanpaiak filma estreinatu da 2020ko azaroan. 2017tik 2020ra kolaboratzaile izan da Urola Kostako Hitzan. 2019ko (H)ilbeltza bekari esker idatziriko Sotoan gordeak bere bigarren liburua da.

Bigarren eleberria duzu hauxe, (H)Ilbeltza bekan hautatua. Diotenez, bigarrena izaten da idazten zailena. Nolakoa izan da prozesu hori?

Nobelaren hasieran eta amaieran bakarrik izan dut idaztera eseri eta orduak konturatu gabe pasatzen diren sentsazio hori, gozamen hori. Tarteko hilabeteetan idazte-prozesua gogorra izan da. Ez dut uste epearen presioagatik izan denik, aurreko nobela idazteko ere urtebeteko epea izan bainuen. Bizi dugun egoera honek ez dit mesede egin: kezkak eta irudimena ez dira elkarren lagun onak. Bigarren nobelek beraiekin ekartzen omen duten presioagatik, agian? Esango nuke presiorik handiena neuk neure buruari egindakoa izan dela. Dena den, saiatu naiz prozesuan bizi izan dudan egonezina eleberriko pertsonaien bitartez transmititzen.

Lehen egin bezala, Sotoan gordeak ere eleberri beltza da. Eroso zabiltza genero horretan?

33 ezkil idazten ari nintzen neurrian bihurtu zen “beltz”. Hura amaitzean, bigarrengo eleberririk bazen, hortik urrundu nahi nuela argi neukan. Baina bistan da beltzaren sarean harrapatuta gelditu nintzela. Kontatu nahi ditudan horiek azaltzeko markoa ematen dit. Badauka genero beltzak halako erakarpen bat niretzat, eta ez dakit aurrerantzean libratzea posible izango den. Hala ere, gustatuko litzaidake beste genero batzuk esploratzea. 

Oraingoan, Vianara eramaten dituzu protagonistak, mahasti artera, baita ongi busti ere.

Udako aste batzuk Errioxan pasatzen ditut urtero. Hasieratik argi neukan mahastietan kokatutako eleberri bat idatzi nahi nuela, artean istorioa ez neukan arren. Gero, Guggenheimen izan nintzen Joana Vasconcelosen erakusketan, eta orduan piztu zen txinparta. Hortik aurrerako loturak egiteko eleberria irakurtzea hobe.

Hiru garaitan kokatua da eleberria, eta bereziki emakumezkoak dira protagonistak. Biak hautu izan dira edo horrela atera zaizu?

Eleberri beltzetik urrundu nahi nuen bezalaxe, berriro garai ezberdinetan garatzen den eleberria egitea ez zen inondik ere nire asmoa. Ez da istorioak kontatzeko modu errazena, baina halaxe atera zait hau ere. Dena den, 33 ezkilekin alderatuta, oraingoan egitura garbiagoa da. Bestalde, emakumezkoak protagonista izatearena, hautu guztiz kontzientea izan da. 33 ezkilen, emakumezko pertsonaia nobela idatzi ahala joan zen protagonismoa hartuz, eta hemen agintea hasieratik eman diet emakumeei. Neu emakumea izanda, autentikoagoa eta zintzoagoa iritzi nion kontatu nahi nituenak emakumeen ikuspegitik transmititzeari.

Horiekin, eleberri beltzetan ohikoak diren polizia eta detektiberik ez da ageri. Posible da hori ere.

Ohituta gaude Suediako eta Norvegiako detektibeen ikerketak jarraitzen. Eta eleberria hasiberritan, egin nion neure buruari galdera hori: polizia bat nahi nuen ikerketa aurrera eramaten? FBIko ikertzaileekin enpatizatzeko eta haien azalean jartzeko ez daukagu arazorik, baina foruzain baten edo guardia zibil baten azalean jarri behar bada, kontua aldatzen da. Irakurle bezala kostatzen bazait, are gehiago halako eleberri bat idazteko. Hausnartzeko gaia eman dit.

33 ezkil zinemara eraman dute eta berriki estreinatu da. Nolako esperientzia izan da kanal aldaketa? Irudikatzen al duzu eleberri hau ere pantaila handian?

Hil kanpaiaken filmazioan izan nintzen egunak zeharo markatu ninduen. Neure buruan sortutako pertsonaiak hezur-haragizko bihurtuta ikustea, agertokian egotea… Sentsazio bitxia izan zen. Eta emaitza Zinemaldian ikusi ahal izatea, niretzat ikaragarrizko saria izan da. Liburu batek pantaila handian amaitzea ez da ohikoena, eta bi bider hori gertatzea, ezinezkoa ia. Baina, gustatu, horixe gustatuko litzaidakeela Sotoan gordeak ere pantaila handian ikustea. Uste dut eleberri honek ere baduela zerbait zinematografikotik; agian, idazterakoan irudietan pentsatzen dudalako izango da.

(H)ilbeltza bekaren hirugarren edizioan garaile atera zen Miren Gorrotxategi Azkuneren proiektua, eta Sotoan gordeak dugu horren emaitza. Bigarren eleberria du idazle azpeitiarrak, 2017an 33 ezkil argitaratu baitzuen Augustin Zubikarai bekari esker. Lehen eleberri hori zinemara eraman dute orain, Hil Kanpaiak izenarekin. Beltzaren bideetatik ezin ihes egin du Gorrotxategik bigarren honetan ere.

(H)ilbeltza sailan argitaratutako tituluak

Erlazionatutako edukiak

Miren Gorrotxategik irabazi du 2019ko (H)ilbeltza beka 'Vianako bihotza' egitasmoarekin

2019.06.28

Baztango Udalak, (H)Ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak antolatutako beka honen xedea euskarazko nobela beltza sustatzea da, eta,...

Hilbeltzak baditu bi

2020.02. 3

Ongi entzun duzu, bai. Bigarren (H)Ilbeltza bekak badu emaitza: Patricia Highsmithen The Blunderer euskaraz irakurri ahalko...

Sotoan gordeak: ardo gorria ontzi beltzean

2020.12.29

(H)ilbeltza bekaren hirugarren edizioan garaile atera zen Miren Gorrotxategi Azkuneren proiektua, eta 'Sotoan gordeak' dugu horren...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Erlazionatutako artikuluak

Euskal Herriaren ereserki nazionalaren alde | Jose Mari Esparza Zabalegi

2021.01. 4

Maternidades, cuidados y revolución

2021.02. 1