- Home
- Nobedadeak
- Herioa eta dontzeila
Herioa eta dontzeila
Gau euritsu baten erdian auto-matxura konpontzen lagundu dion Miranda doktorea etxera gonbidatzen du Gerardo Escobar abokatuak. Haien arteko elkarrizketa entzuterakoan, bere emazteak, Paulina Salasek, diktadura garaian torturatu zuen medikuaren ahotsa ezagutzen du. Tortura latzen erdian Shuberten Herioa eta dontzeila koartetoa entzuten zuen sadikoa. Orduan, pistola eskuan, bahitzea erabakitzen du. Epaitu nahi duelako. Gerardok eta ustezko demokraziak agintzen dioten justiziaz ez delako fio eta, begiak begietan, Miranda doktorearen aitorpena entzun nahi duelako.
14,40 €
13,68 €
Kluba
Kopurua
Xehetasunak
Bilduma
AMAIUR
Generoa
Antzerkia
Edizioa
1
ISBN
978-84-81365-87-0
Hizkuntza
Euskara
Argitalpen data
2010 ots 24
Orri kopurua
100
Pisua
214gr
Informazio gehiago
Iruzkinak 1 iruzkin
Diktadura ostean kokatu arren, min kolektiboarekin zer egin erabaki behar duen edozein jendartetara alda daiteke Ariel Dorfmanen antzezlan hau. Hiru pertsonaia elkartuko dira: diktadurapean sufritutakoa ahantzi nahi ez duena, ororen gainetik demokraziaren alde egiten duena eta itxuraz diktaduran errepresio indar izandakoa. Dorfmanek galderak egiten ditu lan honekin (Justiziaz fida gaitezke? Mendekuak deusetarako balio lezake? Eta ahanzturak? Barka daitezke tortura, hilketak, bahiketak?), eta irakurlearen esku uzten erantzunak hausnartzea.