- Home
- Nobedadeak
- Jeu de paume
Jeu de paume
Jeu de Paume, egun, Parisen dauden museoetariko bat da. Ez da, agian, ezagunena. Louvretik gertu egonik, txikia baitirudi. Baina, bere txikitasunean ere, hamaika istorioren gordeleku da noizbait frontoi izandako hau. Bertan gerizpetu ziren, adibidez, monarkiaren tirania onartu nahi izan ez zuten XVIII. mendeko iraultzaileak, eta gau bakar batean, Giza Eskubideen Gutuna adostu zen. Inpresionistek eta surrealistek ere bereganatu zuten XX. mendearen hastapenean, eta errepresentzaio estetikoaren legeak nola hautsi irakatsi ziguten. Gerora, erakusketak antolatzeko erabili izan da. Haietariko batean gertatutakoa aurkituko du irakurleak gogoeta, literatura eta irudiak harilkatzen dituen liburu honetan. Izan ere, Irakeko inbasioaren aurkako manifestazioa dela eta, Jeu de Paume museoa itxiko baitute eta, ondorioz, Galder, istorioaren protagonista, barruan giltzapeturik gelditu da.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin