Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Neskamearen ipuina: seinaleak irakurtzen

Salbuespen egoera honetan, hamaika erreferentzia egin zaie distopiei, eta hamaika aldiz erabili izan da Margaret Atwood kanadiarrak sortutako The Handmaid’s Tale argudiaketaren makulutzat. Esate batera, Yayo Herrero antropologo ekofeministak zioen larritasun handiz irakurri zuela eleberria, aspaldi, eta, orain itxialdian berrirakurri duenean, hausnarketa orok uneko egoerari aurrez aurre begiratzera behartu duela, istorioa girotuta dagoen erregimena saihesteko behatoki aparta delakoan. Bizi dugun salbuespenezko egoeraren metaforak nonahi ikusten ditugun honetan, Neskamearen ipuina iragarle beldurgarri bihurtu zaigu, datorkeenaren seinale. Nolanahi den, egungo egoera baino lehenago ere bazen, eta hortik harago bada. Orain, euskaraz.

Margaret Atwood eta zientzia fikzioa

Autore kanadarrak artikulu batean azaldu zuen zientzia fikzioarekin izandako lehen harremana: hamar urte inguru izanen zituen, eta Quebeceko iparraldeko baso bakartuetan zegoen, familiaren etxolan. Irakurriak zituen elektrizitaterik gabeko etxola hartan ziren liburu denak. Asperraldi betean, aldizkari bat ailegatu zitzaion eskuetara, besteak beste, istorio hau zekarrena: planeta urrun bat, non soilik emakumeak bizi baitira eta espazio-ontzietan iristen diren gizasemeak potoldu eta jaten baitituzte. Horra generoarekin lehen lilura. Fantasia hutsa iruditu zitzaion; handik urte gutxira, ordea, George Orwellen 1984 irakurri zuenean, pentsatu zuen egiaz gerta zitekeela: “Gerra hotzaren erdian, halakoxea zen gizartea gutxi gorabehera.” Eta fantasia eta zientzia fikzioa bereizteko neurgailua eskaini zion. Gerora, beste bereizketa bat eginez, behin baino gehiagotan esan du berak ez duela zientzia fikzioa egiten, fikzio espekulatiboa baizik; hau da, gerta litekeen hori. Neskamearen ipuina horixe litzateke hain zuzen; bere horretan gertatuko ez bada ere, giro izugarri ezaguna sumatuko du irakurleak, oilo ipurdia jartzerainokoa. Hain zuzen, E. L. Doctorow idazleak honela esan zuen liburuaz:

Eleberri iragarle hau, non Jainkoak eta gobernuak bat egin eta AEB teokrazia puritano bihurtzen baita, Orwellen 1984ren ale bizkitzat har daiteke; are, liburuaren beste aldetzat.

Patriarkatua, distopia izatetik urrun

Zigor Garrok espetxean itzuli du eleberria, Mont de Marsanen gatibu zutela; hots, instituzio patriarkal batean zuela gorputza eta beste kartzela patriarkal batera eramanez burua. Editorearekin izandako gutun trukeetako batean, honela zioen liburuaz:

Patriarkatuaren karikatura muturrekoa edo groteskoa eginez (eta ez hainbeste), alegia, egon zitekeena irudikatuz, egon dagoena errebelatzen du: patriarkatuaren egiazko natura, bere harropuzkeria hiltzailea; bai eta zelako erokeria den ezikusiarena egitea ere, zelako krimena den otzantasuna, dela boluntarioa, dela alienatua. Zentzu horretan, nire artean diot, liburua itzultzea ez al da haren kontra zerbait egitea? 

Bada, pentsatu nahi dugu baietz, badela; irakurtzea bezalaxe.

Liburua vs telesaila (kasu, spoiler)

2017ko apirilean, AEBko Hulu plataformak The Handmaid’s Tale telesaila estreinatu zuen, Margaret Atwooden izen bereko eleberrian oinarriturik. Harrezkero, hiru denboraldi arrakastatsu egin dituzte distopia itzel eta mingarri honetaz, eta laugarrena bidean da. Autoreak 1985ean irudikatutako horri telebistak eman dio forma, aurpegi eta traza, Bruce Millerrek egindako egokitzapean. Batean zein bestean, terrorezko gizarte matxista bera agertzen zaigu: soineko gorri eta buruko zuria daramatzate neskameek eta beti behera begira dabiltza, identitateaz gabeturik, izenetik beretik hasita. “Telesaila ikusita badut, zer berririk eskainiko dit liburuak?”. Hala pentsatzen duenik bada, adi-adi irakurri beharko liburua, badira-eta aldeak!

Estetika ere bada

Neskamearen ipuinak milioika jarraitzaile ditu mundu osoan, telesailari esker bereziki. Aldiz, argitaratu zuten urtean eta hurrengoetan bi sari jaso zituen eta besteren baterako ere hautatu zuten. Telesaila egin aurretik izen bereko film bat estreinatu zuten 1990ean, Harold Pinter handiaren gidoiarekin eta Volker Schlöndorff alemanak zuzendua, baita opera bat ere 2000. urtean, Poul Ruders konpositore daniarrarena. Eleberria azterketa linguistiko, politiko eta soziologikoen iturri izan da, baita genero ikasketetako ikerlan batzuena ere. Webgune bat baino gehiago daude tramaren zirrikitu guztiak aletu eta hankaz gora jartzeko, eta Gileadeko hiztegia osatu duenik ere bada. Neskameen janzkera mozorro izan da, bai inauterietan, bai ekintza feministatan.

Interes horrek bultzatuta, apika, iragan udazkenean The Testaments argitaratu zuen Atwoodek, Neskamearen ipuinaren jarraipena, eta hamabost urte geroago kokatzen du istorioa; dirudienez, bigarren parte horretan oinarrituko dira telesailaren laugarren denboraldia egiteko. Mundu osoko arrakasta izan ondoren, beraz, orain euskaraz irakurri ahalko dugu.

Margaret Atwood

(Ottawa, 1939) Quebecen hazi zen eta Toronton bizi da. Berrogei liburutik gora argitaratu ditu, eta hamaika sari eta aipamen jaso ditu bere ibilbide osoan; bere izena behin baino gehiagotan aipatu izan da Nobel sarirako. Genero ugari jorratu ditu, hala nola saiakera, eleberria, gidoia, ipuin laburrak eta poesia, bai helduentzat eta bai haurrentzat; nolanahi ere, eleberriek eman diote ospe handiena: besteak beste, The Edible Woman (1970), The Robber Bride (1994), Alias Grace (1996) eta The Blind Assassin (2000). Azken horrek Booker Prize saria jaso zuen. Bere obran maiz agertzen diren gaiak dira generoa eta identitatea, hizkuntzaren indarra, erlijioa eta mitoa, klima aldaketa eta trama politikoa. Hiru eleberri distopiko ezagun ere baditu: Neskamearen ipuina (1985) eta horren jarraipena den The Testaments (2019) -argitaratutako azken liburua ere bada-, eta Oryx and Crake (2003). Idatzitako lanez gainera, bestelako ekarpenak egin dizkio Kanadako literaturari, berak sortu baitzituen Griffin Poesia saria eta Writers’ Trust of Canada, kanadar idazleen aldeko gobernuz kanpoko erakunde bat. Ingurumenaren eta feminismoaren aldeko ekintzailea ere bada. Atwooden lana berrogei hizkuntza baino gehiagotara itzuli dute, eta Neskamearen ipuina da lehen argitalpena euskaraz.

Harpidetu gure newsletter-ean

Nobedadeak, deskontuak, albisteak… jasotzeko

Txalapartaren beste distopiak

Erlazionatutako edukiak

Distopia handien hirukia ixten: Aldous Huxleyren 'Bai mundu berria', euskaraz

2018.12. 3

Brave New World Aldous Huxley idazle handiaren lehen eleberri distopikoa da. 1932an idatzi zuen Huxleyk eta 1971an euskaratu zuen Xabier...

‘Bai mundu berria’ liburuaz beharbada ez dakizuna, 12 oharretan

2019.01.11

Aldous Huxley-ren ‘Bai mundu berria’ (1932) idazlan klasikoa XX. mendean argitara emandako eleberri irudimentsuetako bat da. Huxleyren mundu...

Salbuespenezko egoeretarako, salbuespenezko erantzunak

2020.06.29

Larrialdi egoeratan ohi denez, ziurgabetasuna nagusitu da eta galderak biderkatu zaizkigu; argitaldarion arduretako bat aldaketak ulertzeko tresnak...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Erlazionatutako artikuluak

Euzkadi en llamas | A la guerra con 'el tío Ramón'

2020.10. 1

La insumisión en Navarra retratada por un fotero desobediente

2020.10. 2