Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Ruben Sanchez: «Barre egitean, memorian gauzak hobeto...

Ruben Sanchez: «Barre egitean, memorian gauzak hobeto gordetzeko hormonak pizten ditugu»

Mikrofonoari helduta ikustera ohituta gaude Ruben Sanchez, bai bertsotan bai kantuan. Orain, ordea, hats luzeagoko lan idatzi batekin dator, lehen eleberriarekin. Idazketari eta liburuari buruzkoak galdetu dizkiogu elkarrizketa honetan.

Eleberrian bada protagonista argi bat, gainontzeko historiak biltzen eta lotzen dituena: Xabier, Tupa. Nondik abiatu zinen haren ahotsean sartzeko eta horren inguruan nobela josteko?

Bizi garen post-gatazka aro honetan beharra nuen barrenetik zerbait ateratzeko. 80ko hamarkadaren hondarrean, klase ertaineko Gasteizko gazte bat, Xabier, Tupa bihurtu da, etakidea. Euskal Herrian halako pertsonak izan ditugu inguruan, familian, kuadrillan, unibertsitatean. Euskal Herriko gatazkak –eta munduko antzeko beste borroka askok– nire bizitzan eragin handia izan dute, eta dute. Nik Tupa hartu dut eta kamera bat jarri diot begietan, belarrietan, garunean eta bihotzean.

Pilar eta Julia dira liburuko beste bi ahots indartsuak.

Pilar da eleberriaren abiapuntua, amatxi dut. Duela urte batzuk oroimena galtzen hasi zen eta pentsatu nuen bere bizitzako oroitzapen- hondarrak jasotzea.

Tupak, alegia.

Bai, neuk kontatu ordez, Xabier bihurtu dut haren biloba eta kontalari. Julia bien artekoa da, protagonistaren ama, fikziozko emakume bat, bi belaunaldi horien artean katigatuta geratu dena. Haren txikitako egunkari bat ageri da eleberrian, eta esango nuke aurreko eta ondorengo belaunaldiak, nolabait, haren bizitza gehiegi baldintzatu dutela.

Bada beste protagonista bat ere, hezur-mamizkoa ez izan arren: Uxue herria, Nafarroan, bertan kokatu baituzu zati handi bat.

Amatxi hangoa dut; ama, arreba eta hirurok haren etxean bizi izan ginen, eta etxean beti entzun dut Uxuez. Uxuera joan, ordea, oso gutxitan joaten ginen; haien etxea, Casa Isa, hutsik gelditu zen eta azkenean bota behar izan zuten. Etxea zutik baina abandonaturik zela, inoiz ez gintuzten eraman ikustera, tabu bat zen. Bitxia da, baina etxeko eta familiaren gauza asko jakin ditut abueli memoria galtzen ari zelarik. Uxuek ere etxe haren patu bera izan du: Pilar gaztea zelarik 1.500 lagun bizi ziren; gaur egun, 100 inguru.

Uxuen ez ezik, eleberriaren zati handi bat kartzelan gertatzen da, espetxe batetik bestera baitaramate Tupa. Azpigeneroa ere esan geniezaioke kartzelaren inguruko literaturari.

Bai, eta hala pasatzen duenez, preso eta preso ohi nahikotxorekin solasaldi luzeak izan ditut. Tupa fikziozko pertsonaia bat da, baina espetxealdiko gorabeherak benetakoak dira, preso bati edo besteri gertaturikoak. Hamaika pelikula eta liburu egin dira mundu osoan kartzelari buruzkoak. Kartzela gizartearen ispilu da: nahikoa da bisita bat egitea eta itxarongelako pertsonei begiratzea, nortzuk dauden eta nortzuk ez. Barruan ere berdin: autoritarismo iraingarri hori, ustelkeria, denbora alferrik galaraztea, birgizarteratzearen ordez, lehenik gizartetik atera eta ondoren Dolly arditxo lez artaldera itzultzea… Hipokresia handi-handi bat da kartzela.

Umorea eta bizitasuna darizkio kontaketari.

Niri gustatzen zait umorea, ia edozein egoeratan. Bestalde, kartzelan ere bada umorea, oso umore ona; egoera zenbat eta tragikoagoa, umorea ederragoa. Bestalde, Pilarrek gogoratzen dituen gauzetako asko barrez gogoratzen ditu. Barre egitean, memorian gauzak hobeto gordetzeko hormonak pizten ditugu. Eta eleberri honek memoriarekin ere badu zerbait.

Zer-nolakoa izan da memoria hori idatzira pasatzearen prozesua?

Estreinakoa izan dut hau. Prozesua luuuuuzea izan da; lehen aldiz lagun pare bati pasatu nienetik orrialde asko ezabatu eta berregin ditut. Baina oso ondo etorri zaizkit kritikak eta aholkuak. Ondo pasatu dut.

Aunitz aldatu al da hasierako asmo hura?

Asmoa ez, oso argi nuen hiruko istorio bat osatu nahi nuela, hiru belaunaldi. Hori egin dut. Aldatzen joan zaidana da asmo hori nola gauzatu: kronika eta eleberria ezberdintzea, istorioari ekarpen egokirik egiten ez zioten pasarte eta datuak ezabatzea, pasarteei arnasa eta erritmo ezberdinak ematea...

Lehen aldia duzu eleberrigintzan. Zer-nolakoa izan da prozesua?

Urte hauetan (sei inguru eman ditut), hartu eta utzi egin dut askotan. Batzuetan gogorra egiten zitzaidan berriro hartzea (batzuetan utzi beharra ere gogorra egin zaidan bezala), baina une batean erabaki nuen berdin zitzaidala zenbat denbora emango nuen, lehen eleberria nuenez; inork ez dit esan halako datarako eman behar duzu. Nahiago nuen luze ibili eta hobetzen saiatu. Ederrena izan da ohartzea urte hauetan testua hobetzen joan dela. Ez diot nik notarik jarriko, baina pozik nago urtetako orrazte horrekin.

Orain arte, ahozko literaturan aritu zara gehienbat: bertsogintza, kantagintza… Lagundu dizu ahozko tradizioak idazterako orduan?

Idazterako orduan ez dut uste: prosa prosa da. Gertatzen dena da nire prosa honetan ahozkoak batzuetan izan duela bere tokia. Bai euskaraz bai erdaraz beti gustatu zait ahozko hizkera. Umetan Tafalla edo Soriara joan eta berehala hasten nintzen hango airearekin hizketan; euskara ikastean berdin: bertsoak, esaera zaharrak, kantak… beti interesatu zaizkit. Asko esaten dute, gainera, gizarte bati buruz; gizartearen argazkiak dira.

Kontent gelditu zara emaitzarekin?

Oso. Pilarri gustatu zaio.

Harpidetu gure newsletter-ean

Nobedadeak, deskontuak, albisteak… jasotzeko

Ruben Sanchez Bakaikoa

(Gasteiz, 1975) Zaragozan jaio zen, gurasoak hara lanera joanda, eta txikitatik bizi da Gasteizen. Euskara gaztaroan ikasi zuen; lehenik Enpresa ikasketak eta gero Euskal Filologia egin zituen. Hainbat lanbidetan jardun da, baita euskara irakasle ere. Azken urteotan bertso munduan eta herri mugimenduan murgilduta ibili da. Idatzizkoan, Araba, bertso histori ezberdin bat (Arabera 2006) lan korala osatu du enkarguz. Hondarrak du lehen eleberria.

Erlazionatutako edukiak

Harkaitz Cano bere literaturaren errebaletan | Mecanografiak | Irati Jimenez-en hitzaurrea

2018.10. 4

Harkaitz Canoren narrazio laburren bilduma “canoniko-ez-kanoniko bat” osatu du Irati Jimenez-ek Mecanografiak izeneko lan berri honetan. “Bilduma...

Literatura beltza eta errelatoa batera datoz Edorta Jimenezen lan berrian

2018.11.18

Fikzioaren bidezidorrez baliatuta eta ohiko estilo salatian, azken urteotan Euskal Herrian bizi izan ditugun hainbat gai jorratzen ditu Edorta...

Distopia handien hirukia ixten: Aldous Huxleyren 'Bai mundu berria', euskaraz

2018.12. 3

Brave New World Aldous Huxley idazle handiaren lehen eleberri distopikoa da. 1932an idatzi zuen Huxleyk eta 1971an euskaratu zuen Xabier...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Erlazionatutako artikuluak

Las memorias de un cura navarro que no comulgó con el franquismo

2019.09.12

Mikel Antza: «La pulsión de escribir me sigue habitando»

2019.09.17