Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Suak eta hautsak | Iraultzen lurraldetik ikasgaiak

Suak eta hautsak | Iraultzen lurraldetik ikasgaiak

Frantziako Iraultza eta Parisko Komuna, abangoardia eta klandestinitatea, 68ko Maiatza eta tradizio jakobinoa, iheslarien gordelekua eta gutxituen zapaltzailea, auzoa eta etxea, Jaka Horiak eta langile mugimendu errotua… Hori guztia eta gehiago da Frantziako estatua, kasuan kasuko agintariek eta herritarrek lortu dutena. Estatu zentralizatzailean pizten diren borrokak etengabeak eta ugariak badira ere, susmoa da deus gutxi dakigula haiei buruz. Borroka bakoitzean mugida orokorrago baten hazia dagoelakoan, Hartzea Lopezek Frantziako estatuko herri borroka nagusien artera eramanen gaitu, molde kronologikoan, suteen hautsak nora eta nola barreiatzen diren argitu nahian.

Frantziatik erregularki heltzen zaizkigu protesta herrikoien oihartzunak: grebak eta gatazka luzeak, antolakundeek gidatu gabeko mugimendu sozialak, feministenak eta arrazakeriaren kontrakoenak, kale borroka aldirietan eta hirietan, klimaren inguruko mobilizazioak eta, berrikitan, ZADak. Historian, batzuetan bata besteari lotu dira, epe luzeko dinamikak edo, berdin, erreferentzia iraultzaileak bilakatu.

1789ko eta 1848ko iraultzak iturburu dituen erresuman, ezkertiar ideologia eta praktiken kabi izandako ibilbidean, Estatuak errekuperazio saiakeraz eta oroz gainetik bortizkeria militar eta judizialez erantzun ohi die matxinatuei. Azken hauek, kale itsutik atera nahian, hainbat egin molde eta perspektiba atontzen dituzte, eztabaida sutsuekin eta, azken urte hauetan, dinamiketara batzen ari den belaunaldi berriaren bultzadarekin.

Idazki honek, molde laburtuan eta didaktikoan, gertakari eta bilakaera horien ikuspena egin gogo du, kontakizunean oinarrituz, kronologikoki eta garaian garaiko lekukotasunekin. Pariseko Komunatik 1968ko maiatzera, kolonietako askapen gerletatik Emmanuel Macronen agintaldiak probokatu jazarpenetara. Ondare eta esperientzia horien guztien ezagutza, gurea ere elikatzeko baliagarri izanen delakoan.

Nor izango da Euskal Herrian egonezin sozial hori artikulatuko eta borrokaldia bideratuko duena? Jendarte mugimenduen ordua da, borroken konbergentziarena, bide konbentzionala alde batera uztekoa. Ezkerraren espazioaren esparru sozial, sindikal eta politikoa da artikulatu behar dena, nork bere lana autonomia osoz garatuz, baina ekintza batasunean. García Linerak esaten duenaren ildotik, ezker iraultzaileari iristen ari zaio borroka estrategiak birformulatu, berritu eta eguneratzeko garaia.
Joseba Alvarez, epilogoan.

Egilea

Hartzea Lopez Arana (Brusela, 1970). Ipar Euskal Herrian (eta tarteka Notre-Dame-des-Landeseko ZADen) bizi da. Kolektibo politiko eta sozialetan parte hartzen du, baita Gatuzain argitaletxean ere.

MITO NAZIONALAREN HASTAPENAK

Mendebaldeko historiagileek sistema politiko berriaren onespena 1789ko Frantziako Iraultzan kokatzen dute, eskubide dibinoko monarkia absolutuaren bukaerarekin eta herritarraren figura jalgitzearekin. Iraultza hori mito nazionala da, eta lizeo guztietan ikasten da ezagutza obskurantismoari, arrazoia sinesmenei eta burgesia nobleziari eta elizari nagusitu zitzaiela. 1789ko haustura handiaren aurrekari gisa, bi une aipatzen dira: bata, zerealen erreserbak agortzen eta uzta berriak heltzen ez zirela, espekulazioari aurre egiteko gertatu irinaren errebolta; bestea, langileen eta herritarren haserrea Parisen, ehungintza produktuen liberalizazioaren eta diputatuak hautatzeko eskubide ezaren kontra. Ideien ondoan, errebolta ugarik astindu zuten frantziar krisi hura, eta hurrengo mendean segida izanen zuten: beste bi iraultza, Pariseko Komuna eta Bigarren Internazionala, bai eta ondoko mundu gerrak eta deskolonizazio gerrak ere.

68KO MAIATZA, MUNDU BERRI BATEN DESIRA

Munduari itzulia eman dion “hilabete eder” horren egunez eguneko kronikak sarritan publikatu dira. Altxamendu honen berezitasun batzuk gogora ekartzeko, bada jendartearen sektore desberdinetan gertatu aldibereko krisia (hezkuntza, langileria, familia, kultura), eta denen nahastekatzea. Baita, lehen aldiz, burokrazia guztien kontra argiki azaldu mugida ere. Telebistaren garrantzia ahaztu gabe, ikusgarritasunarena: barrikadak irudi erakargarrienak izanik, lantegietako okupazioak (eta langile klasearen inplikazioa) zokoratzeko. Nahiz irudi ospetsuenak Parisetik etorri, lurralde guztian harrotu ziren hautsak eta eskualde eta hiri bakoitzak baditu bere oroitzapenak. Horiek aletuz, 68ko Maiatzetik Sarkozyren agintaldiraino eginen da bidea, kontagai duela borroka antinuklearra, burdingintzaren bukaera eta lurren berreskurapena, Mitterranden kanpaina politikoa eta pentsioen defentsa, besteak beste.

JAKA HORIEN EKITALDI USTEKABEA

Noiz, non eta nola jalgi ziren Jaka Horiak? Normaz kanpoko mugimendu honen ernaldia azaltzeko 2018an fiskalitatearen kontra izandako elkarretaratzeak aipatu ohi dira, eta ondotik piztu karrak. Fronte Popularraren garaian izan ezik, injustizia fiskalaren gaiak leku urria ukan du langile mugimenduetan. Azken hamarkadako austeritate politikek hatsa eman zioten berriz auziari, Europako zenbait estatutan. Zerga administrazioekiko mesfidantza eskandalu zerrendak areagotu zuen: Lilian Bettencourt Frantziako emazte aberatsenak 2011n 100 milioi euro desbideratu eta Sarkozyren hauteskunde kanpainari eskudirua eman ziola jakin zen; bi urte geroago, iruzur fiskalaren kontra izendatu Jérôme Cahuzac Hollanderen gobernuko ministroak Suitzan 600.000 euroko banku kontua gorde zuela aitortu zuen, Pariseko legebiltzarrean ukatu eta gero; LuxLeaks, SwissLeaks, OffShore Leaks, Panama Papers, Paradise Papers gertaldiek multinazional, ordezkari politiko, kirolari eta artista famatuen ihesaldi fiskala eman zuten argitara. Sekuentzia horiek guztiek zergen aurreko berdintasuna zuzenbide liburuetan kontatu ipuina besterik ez dela berretsi zuten.

Erlazionatutako edukiak

ZAD: askatasunaren eremua | Iñaki Etxeleku

2018.11.26

Notre-Dame-des-Landes frantziar Bretainiaren udalerria da. Ia hamar urtetik hona Frantziar Estatuan eta Europako zenbait herrialdetan aski ezaguna...

Joseba Gabilondo: “Euskal Herriko literaturaren historia zapalketa baten historia da”

2020.12. 1

Euskal literaturaren historia berritzaile bat dakar Joseba Gabilondok ‘Babel aurretik’ saiakeran. Bazter utzitako autoreak biltzen ditu, literatura...

Indarkeriari buruzko gogoeta, Jugoslavia zenaren desegiteaz harago

2021.10.11

Aurten 30 urte bete dira Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista ohia zatikatzeko bidean jarri zela. Elkarri loturiko gerra...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Desapariciones que resolver, vacíos que llenar

2021.11. 5

Txikiekin gozatzeko bi liburu zoragarri

2021.11. 9