- Home
- Nobedadeak
- Euskal Herria helburu
Euskal Herria helburu
Lehen pertsonan idatzia, mundura gerraostean jaio zen belaunaldiko kide baten testigantza jasotzen du liburu honek; ez da, ordea, autobiografia bat. Memoria ariketa bat da, herriari eta hizkuntzari buruzko ideiak nola sortu eta mamitu zituen azaldu nahian.
Sei ataletan, Txillardegik toponimia, karlistadak, euskararen estandarizazio prozesua, Euskal Herriko ezker subiranista eta munduko ezker iraultzaileak ditu aztergai. Euskararen aldeko ekintzailetza eta borroka politikoa elkarri lotuta ikusten zituen, eta, bere pentsamenduekin beti koherente, sarri jo behar izan zuen joera nagusien kontra, betiere euskarazko herriaren alde egiteko. Jarrera horiek ere ageri dira liburu honetan.
Lehenengoz 1994an argitaratu zenean, lekukotzak beharrezkoak zaizkigula genioen, bai berridazketa osoa gezurraren gainean eraikitzen ari direnen lotsarako, bai koldar isiltzen direnak agerian uzteko. Txillardegiren testuek ez dute gaurkotasunik galdu, ez eta haren herri gogoak ere askorengan: Euskal Herria pentsamendu eta bizi-akuilu, helburu.
Aipuak:
Alaitz Aizpuru Joaristi: “Txillardegi bide erakusle, gai andana batean aitzindari eta garaiko Euskal Herrian egile, eragile eta aktore oso garrantzitsua izan zen». Berria, 2019
Joan Mari Torrealdai: “Txillardegiren pentsaeran argi dago euskara politikaren aurretik doala, baina ez gabe. Are: politikan sartzearen kausa ere euskara da.” Txillardegi, testu hautatuak 01 (Jakin-EHU, 2019)
M. Urkia: “Liburu osoan zehar, titulutik bertatik hasita, ageri-agerian gelditzen da Txillardegik Euskal Herriari buruz duen iritzi agonikoa, agonia hitzari Unamunok eman zion esangura emanez, hau da, borroka, helburu baten bila eginiko etengabeko hausnarketa eta ekimena.” Egin, 1995
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin