Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Txabi Etxebarrietaren betaurrekoak • Andoni Olariaga

Txabi Etxebarrietaren betaurrekoak • Andoni Olariaga

Txabi Etxebarrieta 23 urterekin hil zuten, eta gazte izan arren, gure herriaren historian berebiziko garrantzia duen pertsona da. Idatzizko ekarpenei dagokienez, hainbat poema utzi zituen idatzita, batez ere maitasunari buruzkoak, eta Sarrikon entsegu labur batzuk ere idatzi zituen, existentzialismoaren korronteari lotuak. Poesia idatzi eta irakurtzeaz gain, Bilboko kafe tertulietan errenazimendu kulturalaren erdigunean hainbat eztabaida partekatu zituen Jorge Oteiza eta Blas de Oterorekin, esaterako. Baina batez ere, bere ekarpen humano eta politikoa izan zen Euskal Herriari ondaretzat utzi ziona.

Etxebarrieta ilusio berri bat ernaltzen ari zen mundu batean jaio zen, gerra ezagutu ez zuen belaunaldi baten barruan. Belaunaldi horrek optimismo zein luzerako begirada estrategiko indartsua erakutsi zuen. Euskal Herrian duela gutxi bere ibilbidea bukatutzat eman duen Euskadi Ta Askatasuna erakundean gazte zelarik izan zuen pisuagatik zaigu ezaguna. Izan ere, Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren sorrera markatuko duen bosgarren asanbladan funtsezkoa izango da bere parte hartzea, asanbladaren bi zatiak berak gidatuko baititu, bere anaia Jose Antoniorekin batera (azken hau presente egon ezin baldin bazen ere).

Asanblada horietan finkatuko dira, euskal askapen mugimenduaren zutabeak. Horietako bi, oraindik mugimenduaren ADNa diren bi ideia sinple bezain iraultzaile izango dira: batetik, independentzia eta sozialismoa elkarri lotuta dauden bi borroka direla dioena, eta bestetik, herritartasun subjektua, nazionalismo tradizionalaren ikuspegi etnizista gainditzen duen euskal herri langile zabala dela dionekoa.

Finean, Euskal Herri aske, burujabe, euskaldun eta sozialista batean sinetsi zuen belaunaldi baten parte izan zen Etxebarrieta.

Andoni Olariaga. Filosofoa eta Iratzar fundazioko kidea

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Jotas heréticas contra la Guardia Civil (en solidaridad con Evaristo)

2018.05.27

Sobre monstruos y conmemoraciones · Barbara Balzerani | Escritora, exmiembro de las Brigadas Rojas

2018.05.31