Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Txiki eta Otaegi: bizitzagatik borrokan, heriotzagatik...

Txiki eta Otaegi: bizitzagatik borrokan, heriotzagatik protestan

1975eko irailaren 27an, Frankoren Erregimenak agindutako azken herio-kondenak gauzatu ziren, ETAko Jon Paredes Manot ‘Txiki’ eta Angel Otaegi eta FRAPeko beste hiru militante, José Humberto Baena, José Luis Sanchez-Bravo eta Ramón Garcia Sanz fusilatu zituztenean. Hitzen eta argazkien bidez gogoratzen ditugu gertaera hauek ETA. Historia irudietan liburuari esker.

1975eko abuztuan, salbuespen-egoeraren errepresio-oihartzunak oraindik aienatu gabeak zirelarik, Estatuak beste kolpe bat iragarri zuen: gerra-kontseilu gehiago, heriotzazko zigor-eskaeradunak, zenbait euskal militante eta Estatuko iraultzaileren aurka. Burgosko prozesuan bezala, herritarren erantzuna irmoa eta jendetsua izan zen, manifestazio ugari eginez, baita greba orokor bat ere, baina, oraingoan, Erregimenak bere mehatxua bete egin zuen, azken muturreraino bete ere, irailaren 27an herio-kondenak gauzatu egin baitzituen, ETAko Jon Paredes Manot 'Txiki' eta Angel Otaegi eta FRAPeko beste hiru militante, Humberto Baena, Sanchez Bravo eta Garcia Sanz fusilatuz. Huraxe izan zen Francoren agur odoltsua. Euskal Herritik kanpo ugariak izan ziren protestak, espainiar enbaxaden aurkako hainbat eraso ere barne. Frankismoak sekula izandako ausiabartza diplomatikorik handiena izan zen.

Jon Paredes Manot, Txiki, Badajozeko Zalamea de la Serena herrian jaioa, hainbeste maite zuen Che Guevararen kamiseta jantzita (ezk.) eta mendian eskalatzen (esk.) Argazkiak: Paredes Manot sendiaren funtsa.

2010. urtean, Txikiren abokatuek bere sendiari eman zizkioten gaztea hiltzeko erabilitako balen zorroak. Sendiak Lazkaoko Beneditarren Artxiboan gordetzea erabaki zuen. Goian, fusilamenduen aurkako manifestazioa Baionan. Argazkia: Daniel Velez.

Txiki fusilamendu-pelotoiaren aurrean jarri zutenean, “Aberria ala hil! Gora Euskadi Askatuta! Gora Euskadi sozialista!” oihukatu zuen eta Eusko Gudariak kantatzen jarri zen. Balek hil zuten kantaren bigarren ahapaldiari ekin zionean. Argazkia: Marc Palmes.

Harpidetu gure newsletter-ean

Nobedadeak, deskontuak, albisteak… jasotzeko

Erlazionatutako edukiak

Iñaki Egaña: "Erakunde politiko bat izan da ETA, borroka armatua burutu izan duena"

2017.10.27

Iñaki Egaña idazle eta historialariarekin elkarrizketa izan dugu. 'ETAren historia laburra' argitaratu berri, erakunde armatuaren historiaren...

15 libros para comprender la historia (y el final) de ETA

2018.09. 5

Hacia la mitad del siglo XX, un grupo de estudiantes decidió cortar lazos con el nacionalismo histórico cuya cabeza visible era el PNV, deprimido y...

Retrato en blanco y negro • Prólogo y fotografías del libro 'ETA, una historia en imágenes (1951-1978)'

2018.04.30

La fotografía en blanco y negro se mueve en una tonalidad cromática limitada, matizada por la gama de grises. La época que nos ocupa, que va de...

1968ko abuztuaren 2a | ETAk Meliton Manzanas komisarioburua tirokatu zuen

2018.08. 2

Aldez aurretik prestaturiko ekintza armatu batez ETAk hil zuen lehen pertsona, 1968ko abuztuaren 2an, Meliton Manzanas izan zen,...

Krutwig por Krutwig | Jose Mari Esparza & Iñaki Egaña

2018.11.15

Federico Krutwig, autor del influyente Vasconia en la génesis y primeros años de ETA, narró su experiencia itinerante en 'Años de...

La última entrevista con la dirección de ETA

2019.04.25

ETA dio por terminado su recorrido, pero, antes de anunciar su disolución, ofrecía una entrevista a Iñaki Soto, director de GARA, que contó con la...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

¡Abajo las quintas! Crónica de la Navarra insumisa: nueva edición, corregida y actualizada

2019.09.23

Un libro contra la epidemia del siglo XXI

2019.09.30