Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
Bähr Valcárcel

Aida Bähr Valcárcel

1958 Holguín (Cuba)

Narrazioak eta saiakerak idazten ditu, eta literatur kritikaria da. Kubako narratibaren eremuan leku garrantzitsua hartzeko balio izan diote plazaratu dituen hamaika lanek eta antologiek; horietako batzuek orokorrean kontakizuna oinarri dute, eta beste batzuek, ordea, genero femeninoaren unibertsoa dute ardatz. Gainera, Kubako Idazle eta Artisten Batasuneko kide da, 1985. urtetik, eta hamabi urtez zuzendu zituen Oriente argitaletxea eta SiC aldizkaria. Kubako Liburuaren Institutuaren presidenteordea ere bada, 2010etik. Hizkera fresko batez eta egungo narratibaren teknikak erabiltzeko gaitasun argiz, gizonen eta emakumeen arteko kontraesanak eta konplexutasunak ditu hizpide kontakizunetan, egungo Kubako errealitatearen isla. Horren adibide dira lan hauek: Fuera de límite (Ediciones Uvero, 1983); Espejismos (Unión, 1998); Las voces y los ecos (Unión, 2006); “Olor a limón” kontakizuna, Txalapartan (2000) argitaraturiko Mirta Yáñez-en Habaneras. Diez narradoras cubanas liburuan kaleratua; eta Ofelias (Letras Cubanas, 2007 eta Txalaparta, 2011). Azken horrengatik Alejo Carpentier saria jaso zuen idazleak, 2007an. Egin dituen saiakeretako batzuk dira Rafael Soler, una mirada al hombre (Oriente, 1995) eta José Soler Puig: el narrador (Ediciones Santiago, 2006). Halaber, En el aire izeneko filmaren gidoia idatzi zuen, Pastor Vegak zuzendua eta 1988an aurkeztua.

Aida Bähr Valcárcel-(r)en liburuak