- Home
- Nobedadeak
- Ofelias
Ofelias
Tradizio feminista oinordekotzan jaso du Aida Bahr autoreak, eta atsekabea eta beldurra hizpide duten zortzi istorio bildu ditu liburu honetan. Senarrak bortxatu eta kolpatutako andrea, beste emakume batekin maitemindu den ezkondutako ama, abandonatutako neskatoa… dira lan honetako protagonistetako zenbait, guztiak egoera zailetan, batzuetan muturrekoetan, bizi direnak. Zortzi emakume, bakarra ere izan zitezkenak. Bizitzako uneren batean, beste batzuek antolaturiko munduan emakume izatea zer lan nekeza den ohartzen diren pertsonak. Ipuin mingotsak, dramatismo handikoak eta oso landuak, non idazleak sentiberatasun handia adierazten duen, eta argi uzten duen edozein gizartean emakumeek aurre egin behar dituzten errealitateak ongi ezagutzen dituela. Gozagarririk eta kontzesiorik gabe. Liburu honek Alejo Carpentier saria jaso zuen 2007an, Kubako Kultura Ministerioaren Liburuaren Institutuak ematen duen literatur saririk garrantzitsuena.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin