Ainhoa Mendiluze Ormaetxea
1997, Tolosa (Gipuzkoa)
Itzulpengintza Gradua ikasi zuen EHUn, eta itzulpen-praktikak egin zituen Gipuzkoako Foru Aldundian. Ondoren, Saretik Hizkuntza Zerbitzuetan aritu zen lanean, askotariko testuak itzultzen: testuliburuak, testu administratibo-juridikoak, ekonomia eta politika arlokoak eta haur literaturakoak, batik bat.
Bi ikasturte eman zituen hizkuntza-irakasle lanetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan euskara irakasle eta Hizkuntza Eskola Ofizialean aleman irakasle.
Gaur egun Nafarroako Unibertsitate Publikoko itzultzailea da.
EIZIEko Zuzendaritzako kide da 2023ko Batzar Nagusiaz gero.