Almudena González
1985 Santander (Cantabria, Est. Español)
Kantabriako herri txiki batean hazi zen, itsasoaren eta mendiaren artean, maisu-maistrez, zuhaitzez eta liburuz inguraturik. Lehen Hezkuntzako Irakasle-ikasketak egin zituen, eta Psikopedagogian lizentziatu zen Kantabriako Unibertsitatean. Ondoren, Zaragozako Unibertsitateko “Irakurketa, Liburuak, eta Haur Irakurleak eta Irakurle Gazteak” berezko masterra egin zuen. Orain Lehen Hezkuntzako irakaslea da Kantabriako landa-inguruneko zenbait eskolatan. Itsasotik hurbilxeago bizi da, baina sekula ez ditu begien bistatik galtzen basoen berdeak.