Asier Iturralde "Gaston"
1972, Donostia
Arte Ederretan lizentziatua, irudigilea eta komikigilea da. Studio Gaston-etik dihardu ilustrazio eta komiki lanak egiten. Bai irudigintzan, bai komikigintzan hainbat sari eta aipamen jaso ditu, besteak beste, Etxepare saria, JUUL saria eta “Villa de Potugalete”. El País, Deia, Xabiroi eta beste hedabide batzuetan argitaratuak izan dira bere lanak. Album ilustratuaren alorrean, Aintzane Usandizaga, Miren Agur Meabe, Junkal Lertxundi edo Itziar Minguezekin lan egin du.
Erakusketa ugari egin dituzte bere ilustrazioekin. Nabarmentzekoak dira 2023an Bogotan jarritakoa eta 2021 eta 2023 urteetan Aiete Jauregian izandakoak, Giza Eskubideen Zinemaldiaren baitan.
Gaur egun, komiki eta ilustrazio proiektu anitzetan murgilduta dago. Horien artean, bere lehen eleberri grafikoa.