Beatrice Salvioni
1995, Monza (Italia)
Filologia Modernoan graduatu zen Milango Unibertsitate Katolikoan. Alessandro Bariccok zuzendutako Scuola Holden-eko ikaslea izan da, eta Calvino 2021 saria irabazi du «Il volo notturno delle lingue mozzate» kontakizunagatik, bai eta Raduga 2021 saria ere. La malnata (Einaudi, 2023) du bere lehenbiziko eleberria. Harekin, Scuola Holden saria eta Nollegiu 2023 saria lortu ditu itzulitako narratiba-liburu hoberenagatik eta urteko libururik hoberenagatik, eta berrogei hizkuntza ingurura itzuli dute. Telesail gisa ere egokituko da.