Brendan Behan
1923 Dublín (Irlanda) - 1964 Dublin (Irlanda)
1936an, 16 urte besterik ez zituelarik, Liverpoolen atxilotu zuten IRAkidea izateagatik eta adingabetuentzako Borstal espetxe sonatuan sartu zuten. Bertan hiru urte eman zituen Behanek. Handik Irlandara itzuli zen, baina 1942an Dublingo Tribunal Militarrak 14 urteko espetxera zigortu zuen irlandar poliziari tiro egin izanaren akusaziopean. 1946an aske geratu zen amnistia osoari esker. Hurrengo urtean, ordea, berriro kartzeleratu zuten Manchesterren, IRAko presoen ihesaldi batean parte hartzeagatik. Tabernetan mozkorturik, kartzeletan preso edota behe-mailako lanetan eman zuen denboratik, ordea, geratu zitzaion beste apur bat liburuak idazteko. Honela, 1954an, ia bat-batean, idazle sonatu eta arrakastatsua bihurtu zen, Londresko antzerki-talde ezagun batek Behanen The Quare Fellow lana antzeztu zuenean. Lan horretan, heriotzera kondenaturiko lagun baten espetxeko bizimodua islatzen zen.
1958an, berriz, The Hostage antzeztu zen Ingalatarreko hiriburuan, Behanek jatorriz gaelikoz idatzitako lana. Urte berean argitaratu zen Borstal Boy ere, bere nerabezaroko zaintza-urteak kontatzen dituen liburu errebeldea. 1962an Brendan Behans Island argitaratu zuen. 1963an Hold Your Hour and Have Another eta beste zenbait antzerki lan ere plazaratu zituen.
Bizitza guztian zehar alkoholarekin izan zuen lotura estuak goiz eraman zuen hilobira, 41 urte zituenean.