- Home
- Nobedadeak
- Confesiones de un rebelde irlandés
Confesiones de un rebelde irlandés
Brendan Behan irlandar literaturaren lumarik distiratsuenetakoa dugu. Bere hil ondorengo lana da hau, eta IRAkidea izateagatik ezarri zioten kondena beteta adingabetuentzako espetxetik irten zenean hasten da kontakizuna. Behanena literatura bizia da, jende xumearenganako sinpatiaz eta keinuz betea, prepotentzia ororen aurkakoa. Militante baten estereotipotik oso urrun dago Behan, eta politikoki zuzena den oro lur azpian aurkituko dugu bere jokaeretan. Benetako errebeldea da. Tragedia, umorea eta zintzotasuna dario bere lanari. Bere lasaitasunean, argi eta garbi azaltzen eta kontatzen ditu bere ibilerak, eta irakurlea gizarteari buruz egiten dituen hausnarketek harritu egingo dute. Askatasunaren alde ahal zuena egin zuen militantea eta idazlea da Brendan Behan. Ironia garagardo aparrarekin batera aurkezten diguna behin eta berriro, irakurlearen konplizitatea eskuratu arte.
Iruzkinak 0 iruzkin