- Home
- Nobedadeak
- Bizipenak eta hausnarketak
Bizipenak eta hausnarketak
Historia liburua edo biografia soila baino, gure herriaren ernatze nazionalean parte hartu duen “asanbleario antolatu” baten lekukotasun pertsonal eta politikoa da hau. Orriotan belaunaldi baten ametsak, galerak, lorpenak, zaputzak, pozak eta minak daude. Lesakatik Bilbora eta frankismoaren ilunetik ziklo politiko berrira doan bidaia honetan, Tasiok begirada hurbila eskaintzen die gure herri proiektuaren eraikuntzaren protagonista izan diren hamaika protagonista eta prozesuri: euskara, ETA, apaiztegia, tortura, Karmelo ikastola, asanbladak, Santi Brouard, Trantsizioa, zinegotzi lana, ASK, Josu Muguruza, Zuberoa, ZEN plana, “Martxa eta borroka”, Ramon Labaien, kartzela, Udalbiltza… Liburuaren hitzaurrean Arnaldo Otegik dioen bezala,”iragana irakasgai, oraina lanabes eta askatasun eta independentziazko etorkizun bat izan dezagun ardatz”.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin