Carolina (EsCarolota) de Prada Antón
(Madrid, Est. Español)
Carolina de Prada, sarean EsCarolota izengoitia darabilena, Madrileko mendilerroko ilustratzaile autodidakta bat da.Publizitate kanpainak eta gizartea sentsibilizatzeko kanpainak ilustratu ditu, eta argitaletxeetarako ilustrazioak ere egin ditu. Bere izenez hiru liburu idatzi eta ilustratu ditu, eta generoaren eta feminismoaren inguruko hainbat erakusketa eta lantegitan parte hartu izan du. Haren azken lanak eguneroko gaiei buruzkoak izan dira, haurdunaldiaz eta amatasunaz. Haren lana, partez, Instagramen dago ikusgai, @escarolota eta @carolacaradebola kontuetan.