Eduardo Galeano
1940 (Montevideo, Uruguay) - 2015 (Montevideo, Uruguay)
Kazetari eta idazle konprometitua. Politikoki engaiatua eta kulturalki aktiboa izan zen, eta 1973an, Uruguaiko estatu kolpearen ondorioz, atxilotu eta kartzelatu egin zuten; Argentinara ihes egin behar izan zuen, eta Katalunian erbesteratu zen gero, 1985ean sorterrira itzuli arte. Gazterik hasi zen idazten, aldizkarietan lehenik, eta ordutik ez zuen etenik izan. 1971n argitaratu zuen Las venas abiertas de América Latina saiakera arrakastatsua. Bere garaian zentsuratu bazuten ere, Latinoamerikako historia ulertzeko erreferentziazko liburua da. Horretaz gainera, liburu ugari argitaratu zituen, saiakerak, kronikak, poesia eta narrazioak, eta hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte. Haien artean, Txalapartak euskaraz kaleratu ditu Hitz ibiltariak, Ispiluak eta, oraingoz azkena, Emakumeak.
Sariak
Premio Stig Dagerman
Lannan Literary Awards