Eduardo Renobales Martin
1956 Zierbena (Bizkaia, Euskal Herria)
Administrazioko funtzionarioa eta Historian lizentziaduna da. Egin eta Gara egunkarietan kolaboratzailea izan da eta noizean behin gaurkotasun politikoko gaiez idazten du. Bere bide-zaletasunari loturik, Pyrenaica eta CD Nabarra aldizkari espezializatuetan idatzi ditu artikuluak. Ipuin batzuk ere idatzi ditu eta Entre Paréntesis poema liburua kaleratu du. Orain bi saiakeratan, El problema vasco eta Historia del nacionalismo radical en la Segunda República: Jagi-jagi, eta nobela batean, La luz del alba, dihardu.