- Home
- Nobedadeak
- ANV, el otro nacionalismo
ANV, el otro nacionalismo Historia de Acción Nacionalista Vasca-Eusko Abertzale Ekintza
EAE-ANVren bidea, 1930eko San Andres egunean eratu zenetik, euskal nazionalismoaren ildoak oro har aldatzeko eta mitotik, zorrozkeriatik eta klerikalismotik urruneko kontzepzio modernoetara moldatzeko ahaleginaren historia da. EAE-ANVk Xahotik hasita euskal nazionalismoa JEL edo Espainian “eroso bizitzea” baino gehixeago izatea nahi zuten baskoi batzuen ekarpena batzen du bere ideologian. EAE-ANVk nazionalismo aranista berritu egin zuen XX. mendearen erdialdeko Europan nagusi ziren ideiekin bat zetorren ideologia emanez: eskubide demokratikoetan oinarrituriko jardun politikoa, elkarrizketa arma politiko gisa, autodeterminazio eskubidea autogobernurako euskarri gisa eta euskal izatea onartzen duten haiekiko irekitasuna. Hamaika presiori eutsiz, EAE-ANV indartu egin zen esparru ideologiko ezker-nazionalistan, bere militantziaren onena eman zuen nazismoaren aurkako 1936ko gerran eta erbestealdi luzean askatasunaren eta justizia sozialaren sugarra gorde zuen.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin