Eneko Bidegain Aire
1975 Baiona (Lapurdi, Euskal Herria)
Kazetaria eta idazlea da. Ekaitza astekarian kolaboratu zuen, eta 1999an hasi zen lanean Euskaldunon Egunkarian. Berrian jardun ondoren, gaur egun, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko irakaslea da. Bi eleberri idatzi ditu, Anbroxio (2002) eta Mahatsaren begia (2005), biak Elkar etxeak plazaratuak. Horrez gain, hauek dira bere saiakerarik ezagunenak: Iparretarrak, erakunde politiko armatu baten historia (2007, Gatuzain), frantsesera (2007, Gatuzain) eta espainolera (2010, Txalaparta) itzulia; eta Patxa. Besta bai, borroka ere bai (2010, Gatuzain).