- Home
- Nobedadeak
- Iparretarrak
Iparretarrak Historia de una organización política armada
Iparretarrak (IK) erakunde armatua 1973an agertu zen lehen aldiz, eta azken ekintza 2000. urtean egin zuen. Zauriturik eragiten ez zuten atentatu andana egiteaz gainera, taldeak hausnarketa politikoa sustatu zuen.
Ipar Euskal Herriko abertzaletasuna lehenago sortu bazen ere, nazio konzientzia baten iratzartzea ekarri zuen, eta Euskal Herriaren arazoa ez dela Bidasoaren hegoaldera mugatzen erakutsi zuen. Ipar Euskal Herrian euskaltasunaren egoera arras larria zela salatu zuen IK erakundeak, eta borrokatzeko beharra ere aldarrikatu zuen.
Hamarkada luzetan ezkutuan egon ziren euskaldunen artetik multzo batek burua altxatu zuen, eta Ipar Euskal Herriko frantsestea eta etorkizun ekonomiko zaila fatalitate bat ez zirela erakustea lortu zuen. Mugimendu zabal baten barnean kokatzen zuen bere burua IK-k.
Liburu hau IKn parte hartu zuten militante anitzen lekukotasunari esker egin da, besteak beste, Filipe Bidart, Gabi Mouesca eta Ttotte Etxebeste, baita erakunde horrekin harremana izan zuten pertsonei esker ere.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin