Germano Almeida da Cruz
1945 Isla Boavista (Cabo Verde)
Zuzenbidean lizentziatu zen Lisboan, eta gaur egun abokatua da sorterrian, Mindelon. 80ko hamarkadaren hasieran ekin zion bideari idazle moduan, Ponto & Virgula aldizkarian narrazioak argitaratuz. Lehen eleberria, Napumoceno da Silva Araujo jaunaren testamentua, mugarria izan zen Cabo Verdeko literatura aberatsaren ibilbidean, eta Portugalen argitaratu eta gero arrakasta izan zuen. Francisco Manso zuzendariak zinemara eraman zuen liburua, eta nazioartean jasotako sariek hainbat herrialdetan are ezagunagoa bilakatu zuten Almeidaren lana. Dagoeneko Brasilen, Suedian, Herbehereetan, Italian, Frantzian, Alemanian, Espainian eta Norvegian argitaratu dute.
O Meu Poeta, A Ilha Fantástica, Os Dois Irmãos, A Família Trago, Estórias Contadas, O Dia das Calças Roladas, As Memórias de Um Espírito, Dona Pura e os Camaradas de Abril eta Estórias de dentro de Casa dira egile honen beste zenbait liburu. Azken hau ere, Txalapartak argitaratu du.